Hamasei polizia egiptoar hil dira Gazako mugan

  • Egipton 16 polizia hil eta zazpi zauritu dira auto bonba baten ondorioz. Egipto eta Gaza arteko mugan izan da erasoa, Egiptoko segurtasun indarrek eta Israelgo militarrek emandako informazioaren arabera. Egiptoko telebistak aditzera eman duenez, islamistak izan dira erasotzaileak. Ondorioz Rafahko (Palestina) pasagunea itxi du Egiptok, palestinarrek oinarrizko jakiak erosteko erabiltzen zutena.


2012ko abuztuaren 06an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-03-03 13:51:30
Erasoa Sinai penintsulan izan da

Israelgo armadak adierazi du erasotzaileek base egiptoarrean zeuden bi auto lapurtu zituztela eta Israelen sartu nahi izan zutela muga zeharkatuz. Autoetako bat Israelgo armadak suntsitu zuen hegazkinetik eraso eginez, Avital Leibovich Israelgo armadako bozeramaileak bere Twitterrean adierazi duenez. Leibovichen esanetan, istripu larriagoa ekiditea lortu zen segurtasun zerbitzuak azkar erantzun zuelako.

Israelgo armadaren bozeramaileak adierazi duenez, erasoa gertatu ostean bost gizon armaturen gorpuak aurkitu zituzten, ustezko erasotzaileenak.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Palestina
2024-04-21 | Mati Iturralde
Existitzen ez den herria

“Ez den herrian sortu ginen, eta geu ere, esan gabe, konprenitzen da ez garena garela”, Joseba Sarrionandia.

Askotan, nire buruari galdetzen diot zer gertatu ote zen Alemaniako jendarteak nazismoaren ondorioak ezagutu zituenean, hau da, horrelako komunitate... [+]


Materialismo histerikoa
Erabakimena

Balirudike dena kontrolpean dagoela, badakitela guri nola sinetsarazi edozer, ez dugula inoiz, berez, guk nahi duguna egiten. Iragarki konstante batean bizi bagina bezala, esaten dugu “aukera berdintasuna”, eta pentsatzen dugu esaten ari garela “aukera... [+]


Palestinaren aldeko unibertsitate-sarea

EHUk Tel Aviv-eko unibertsitatearekin etorkizuneko lankidetzarako bideak ahalbidetzen dituen zibersegurtasuneko katedra bat sortu izanaren harira, bertako langileok interpelatuak izan gara hainbat lekutatik, eta esan beharra dut neurri handi batean lotsatuta sentitu naizela,... [+]


2024-04-18 | ARGIA
Estatu kide izateko Palestinaren eskaerari buruz ebatziko du gaur NBEaren Segurtasun Kontseiluak

33.000 palestinar baino gehiago hil ditu Israelek urriaren 7az geroztik Palestinan, eta beste milaka dira desagerturik edota larri kolpaturik. Jarraipena egiten ari gara.


Askatasunaren Ontzidiak blokeoa apurtu eta laguntza humanitarioa sartu gura du Gazan

Munduko dozenaka erakundek osatzen dute Askatasunaren Ontzidia eta bere helburua da 2007az geroztik Israelek Gazari jarritako blokeoa haustea. Iragan urriaren ondoren blokeo hori erabat areagotu da, eta flota horrek Gazara iristeko saioa egingo du datozen egunetan.


Eguneraketa berriak daude