argia.eus
INPRIMATU
Egiptoarrek baietz esan diote Konstituzio berriari
  • Egiptoko hauteskunde batzordeak Konstituzioak %63,8ko babesa jaso duela jakinarazi du.Bigarren kontsulta egunaren ondoren eman dute datua.

Josu Urtubia @otxua 2012ko abenduaren 26a
Egiptoko Konstituzioaren inguruan galdeketa egin zen.

Samir Abu al Maati batzordeko presidenteak atzo egin zuen publiko emaitza, irregulartasun salaketak aztertu ostean. Oposizioko kideek esan dutenez Konstituzio berriak herrialde txikiak ez ditu ordezkatzen, bestalde batzar konstituziogileak "ez dituela Hosni Mubarak kargutik kendu zuten erreboltarien nahiak errespetatu” adierazi dute.

Egiptoko herrian iskanbila handiak izan dira gai honen inguruan.