Egipto, diktadura zaharraren eta islamismoaren artean

  • Anaia Musulmanen alderdiko Mohamed Mursi eta Ahmed Xafik, Mubarak diktadorearen ministro ohia, lehiatuko dira Egiptoko hauteskundeen ekainaren 16-17ko bigarren itzulian, joan den ostiralean jakin ahal izan zenez. Anaia Musulmanen emaitza onak espero ziren, 2011ko iraultzaren ondoren erakutsi duten antolamendu gaitasunagatik. Xafiken agerpena ez zen aurreikusten hain erraza lupa Tahrir plazan bakarrik jarriz gero, baina Egipto osoa ikusteko adina urrunduz gero, nekazal inguruetan Mubaraken ingurukoen sareek oraindik indar handia dutela ikusi da.


2012ko maiatzaren 28an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-03-03 13:51:30
Mursi eta Xafik lehiatuko dira bigarren itzulian

Hamdin Sabahi hautagai ezkertiarra hirugarren geratu da, ia bost milioi botorekin eta hautagai bozkatuena izan da Kairo eta Alexandriako probintzietan. Gamal Abdel Nasser, 1956tik 1970era Egiptoko presidente izandakoaren ideiekin bat egin du eta behartsuenen aldeko neurriak proposatu ditu kanpainan; gainontzeko hautagaiek baino baliabide eskasagoak eduki arren, Tahrir-eko iraultzaileen eta liberal askoren babesa dauka.

Egiptoarren erdia etxean geratu da, %43,4 bakarrik joan da hautestontzietara. Mursi islamistak ez dio Xafiki alde handirik atera (300.000 boto inguru) eta bi datu horiek kontuan edukita, bigarren itzulian zer gertatuko den zaila da aurreikusten. Anaia Musulmanek ezin dute ziurtzat jo lehen itzulian Abdul Futu hautagai islamista moderatua babestu duten hautesleek (ia 4 milioi bozka) bigarrenean Mursiren alde egingo dutenik, baina islamismoaren kontra dauden askok nahiago izan dezakete aukera hori, Mubaraken garaietara itzultzea baino.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Egipto
Mizerinok eztabaida piztu du

Mostafa Waziri Egiptoko Antzinaroko Kontseilu Goreneko idazkari nagusiak Mizerinoren piramidea zaharberritzeko proiektu erraldoia aurkeztu du berriki: Gizako piramiderik txikiena granitozko blokez estaliko dute, jatorrizko itxura berreskuratu dezan. Wazirik proiektua gogo biziz... [+]


Esfingea haizeak zizelkatu zuen

New Yorkeko Unibertsitateko ikerlari talde batek esperimentu bat egin  berri du, Gizako esfingearen materialak eta eraiki zuten garaiko baldintza klimatikoak imitatuz.


Sei Egunetako Gerra: ezpata esku batean, gezurra bestean

Gerra eta gezurra bat doaz eta oso gaitza da jakitea gerra batean nor zertan dabilen kazetariak edo bestelako iturriak tartean ez badira. Israelek historikoki erakutsi du ezpata dantzatzeko indarra eta gezurra maneatzeko abilezia. Orain Gaza bonbardatzen ari denean, ospitaleei... [+]


Gazan garbiketa etnikoa egiteko plana baztertu behar izan du Bidenek

Joe Bidenen agindupean, AEBetako gobernuak Gazan garbiketa etnikoa gauzatzeko planak egin zituen 2,3 milioi palestinar Egiptora bidaltzen saiatuta. "Biden presidentea beste herrialde batzuekin batera plana lantzen ari da, zibilek Gaza utzi eta Egiptorako muga segurtasunez... [+]


Esklabo, sultan eta gurutzaden garaile

Kairo, 1250eko maiatzaren 2a. Shajar Al-Durr Egiptoko sultan izendatu zuten. Ez zen emakumezko lehen sultana izan; urte batzuk lehenago, 1236an, Raziak Delhiko sultan kargua hartu zuen. Baina esklabo izatetik agintari gorena izatea lortu zuen lehena izan zen.


Eguneraketa berriak daude