"Bide txarrean goaz, bada, marka hausteko kontuetan… oraintxe bertan egin diot kukutxo bat kanpainarako jarritako deskarga zenbagailuari eta… ekainaren 26tik hona (bi hilabete eta erdi)… 1688 aldiz baino ez da deskargatu Vista eta Office euskaratzeko paketea. Datua penagarria da, edonondik begiratuta ere. Interpretazio baikor bakarra bururatzen zait niri: jendeak oso arin bereganatu ditu erakundeak enpresa pribatuen produktuak diru publikoaz lau haizetara sustatzen ibiltzearen aurkako argudioak, eta GNU/Linuxera pasatu dira ordenagailu erabiltzaile euskaldun guztiak, sistema osoa euskaraz, dohainik eta ganoraz izateko. Izan ere, azalpena aurreko hori ez bada, alternatibak triste baino tristeagoak dira eta". (2008-09-08)