"Zoritxarrez, ingurumari politiko ezkor horretan euskara eta euskaldunen aurkako eraso gehiago izatea litekeena baino gertagarriagoa da. Horra hor, besteak beste, Gara egunkariaren kontrako eraso berria. Bihoakio hemendik gure elkartasuna eta eusteko animua! Ingurumari politiko ezkor horretan, nioen, erasoak eta proiektu berriak batera gertatzen dira.(...) Ondo dago alderdi politikoei, instituzioei eta administrazioei exijitzea dagozkien erantzukizunak bete ditzatela. Ondo dago, bai, baina bere horretan geratzea nahikoa antzua da. Egoera horretan euskaldunok jarrera eskatzailea edo pasiboa erakustea alferrikakoa da; are okerrago, jarrera hori geure buruaz beste egitearen antzekoa izan daiteke". (2003-07-04)