Egia auzoko esperientzia Eibarko Euskararen Transmisioa mintegian

  • Donostiako Egia auzoan 200dik gora lagunek hartu dute parte astebetez euskara hutsean bizitzeko ahaleginean. Bagera elkarteak Donostian zabaldu asmo duen ekimenaren berri emango du Eibarren. Donostiako Egia auzoan 200dik gora lagunek hartu dute parte astebetez euskara hutsean bizitzeko ahaleginean. Bagera elkarteak Donostian zabaldu asmo duen ekimenaren berri emango du Eibarren.


2016ko martxoaren 18an - 09:13
Egia auzoan martxoaren 12an egun osoko jaia egin zuten. Argazkia: Dani Blanco.

Urtarrilaren 8an hasi zen Egian Euskaraz Bizi Nahi Dugulako ekimena eta martxoaren 12an bukatu dute egun osoko jaiarekin. Antolatzaileak kontent dira lortutako emaitzekin, eta pozik hartuko lukete egitasmoa Euskal Herrian zabaltzea. Donostiako Bagera euskara elkarteak sustatzaile lana hartu du eta dagoeneko Añorga auzoan prestaketa lanetan hasita daude herritarrak. Donostia inguruko herri batzuetan antzeko ekimenak abian jarriko diren hotsak badira.

Eibarko Eta kitto! euskara elkarteak urtero antolatzen duen Euskararen Transmisioa mintegirako, maiatzaren 3rako, Bagerako kide Aitziber Gurutzeaga gonbidatu du Egiakoaren berri emateko.

Ez da mintegiko hitzaldi bakarra izango. Xabi Aizpurua Ugarte UEMAko kideak “Gazteek ez dakite euskara hizkuntza gutxiagotua dela” hitzaldia eskainiko du. Aizpuruak Soziolinguistika Klusterrak urtero ematen dituen Hausnartu sarietako bat irabazi zuen 2015ean. Ondoko izenburua zuen berak aurkeztutako lanak: “Euskararen pertzepzio soziolinguistikoa nola landu udalerri euskaldunetako ikasleekin: hizkuntza ekologia eta arnasguneen ideia”.

Ondoko hitzaldiak ere entzun ahal izango dira:

Jon Maia (bertsolaria): “Etorkinen integrazioa eta bertakoen egokitzapena”.

Estitxu Garai (EHU): “Euskararen erabilera nola saldu”.

Juani Iriondo (Eibarko San Andres Ikastetxea): “Eusle programa ikastetxearen esparruan aplikatua”.

Deñe Zabalo (Elgoibar Ikastolako Guraso Elkartea): “Erabilera areagotzeko ekimenak: izan ispilu”.

Amaia Zenarruzabeitia (Eibarko Arrateko Andra Mari ikastetxea): “Gurasoek autogestionatutako euskara- eskolak”.

 

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Euskalgintza
Oskar Zapata (Topagunea)
"Euskarak aurrera egin dezan aliatu berriak behar ditugu"

Nafarroa Garaian euskararen aldeko jarrera gero eta handiagoa izan dadin ildo diskurtsibo berriak proposatu ditu Euskaltzaleon Topaguneak


2024-04-19 | ARGIA
Gasteizko Udalak berean segitzen du: 112.000 euro exijitzen dizkio Lazarraga elkarteari

Lazarraga kultur elkarteak jaso du udalaren eskutik 2023ko dirulaguntzaren zuriketaren xedapena: 112.000 euro itzuli beharko ditu. Elkarteak adierazi du “udalaren borondate faltak” Gasteiz Antzokiaren proiektua kolokan jarri duela eta “udalak sortutako... [+]


Euskal Konfederazioak haserrea adierazi du EEPren batzar nagusian, euskararen aldeko politikei diru gehiago ez bideratzeagatik

Euskararen Erakunde Publikoak (EEP) batzar orokorra izan du astelehenean 2024ko aurrekontua bozkatzeko. Alain Iriart, Euskal Elkargoko ordezkaria kontra bozkatu duen bakarra izan da.


Eguneraketa berriak daude