AEBek bitartekaritza eskaini dute Gazan su-etena lortzeko

  • Barack Obamak AEBen bitartekaritza eskaini dio Israeli Gazan su-etena lortzeko. Palestinako Aginte Nazionaleko (ANP) Mahmud Abbasek ere laguntza eskatu dio John Kerry AEBen Estatu Idazkariari helburu berarekin.


2014ko uztailaren 11n - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37:33
72 orduan 88 hildako utzi dituzte Israelen erasoek Gazan, gehienak zibilak (argazkia: urban360.com.mx)

Eskala handiagoko erasoen arriskuarengatik kezkatuta dagoela adierazi dio Obamak telefono bitartez Benjamin Netanyahu Israelgo Lehen Ministroari. Horregatik, bere laguntza eskaini dio Israeli, Hamasekin su-etena lortzeko. Zibilen bizitzak babesteko bi aldeek ahaleginak egin behar dituztela ere esan du.

Hala ere, ez dirudi Netanyahuk lasaitasuna berreskuratu nahi duenik. Israelek “defendatzeko eskubidea eta beharra” duela adierazi du, eta Gazaren kontrako erasoekin jarraituko du “Hamasen azpiegiturekin bukatu arte”. 

AEBak, Israelen aliatu

Etxe Zuriak komunikatu batean adierazi du AEBek Israelen kontrako erasoak kondenatzen dituela eta “eraso horietaz defendatzeko duen eskubidea” aitortu dio Netanyahuren gobernuari. “Ertz Babesle” operazioak 88 hildako utzi ditu jada 72 ordutan.

Kataluniako Parlamentuak palestinar, kurdu eta sahararren autodeterminazio eskubidea ukatu du

Herri palestinarraren eta kurduaren autodeterminazio eskubidea eta Saharak erreferendum loteslea egiteko eskubidea bermatzea eskatzen zuen mozioa atzera bota dute Kataluniako Parlamentuan CiUren eta PPren bozkekin. Generalitatearen eta Israelen arteko harremana berretsi dute horrela.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Gazaren aurkako sarraskia
2024-04-21 | Mati Iturralde
Existitzen ez den herria

“Ez den herrian sortu ginen, eta geu ere, esan gabe, konprenitzen da ez garena garela”, Joseba Sarrionandia.

Askotan, nire buruari galdetzen diot zer gertatu ote zen Alemaniako jendarteak nazismoaren ondorioak ezagutu zituenean, hau da, horrelako komunitate... [+]


"Badira hartzea merezi duten arriskuak, genozidioa gelditu behar dugu"

Hiru militante euskaldun itsasoratuko dira Gazara bidean apirilaren 21ean, Turkiatik irtengo den Askatasunaren Ontzidian: Pili Revilla, Agur Gorbea eta Mikel Zuloaga ‘Mikelon’. Ostegunean hartu dute Bilbotik Istanbulera eraman dituen hegaldia, eta bi egun lehenago... [+]


2024-04-19 | ARGIA
Palestina NBEko kide izateari betoa jarri diote AEBek

33.000 palestinar baino gehiago hil ditu Israelek urriaren 7az geroztik Palestinan, eta beste milaka dira desagerturik edota larri kolpaturik. Jarraipena egiten ari gara.


2024-04-19 | Axier Lopez
Palestina ez da NBEko kide izango, AEBak Israelekin lerratu direlako beste behin

Palestina NBEko estatu kide gisa onartzeko ebazpena ostegun honetan bozkatu dute Segurtasun Kontseiluan. Gehiengoa –12 boto– alde agertu bada ere, bi abstentziorekin batera, AEBen ezetza nahikoa izan da proposamena bertan behera uzteko.


Askatasunaren Ontzidiak blokeoa apurtu eta laguntza humanitarioa sartu gura du Gazan

Munduko dozenaka erakundek osatzen dute Askatasunaren Ontzidia eta bere helburua da 2007az geroztik Israelek Gazari jarritako blokeoa haustea. Iragan urriaren ondoren blokeo hori erabat areagotu da, eta flota horrek Gazara iristeko saioa egingo du datozen egunetan.


Eguneraketa berriak daude