Edukiz betetzeko ordua Astra eta Tabakalerarentzat

  • Michael Endek ez zituen buruan Gernika-Lumoko eta Donostiako kulturguneak Amaigabeko istorioa idatzi zuenean baina liburu horren tituluak balio dezake Astrarekin eta Tabakalerarekin gertatu dena deskribatzeko. Prozesu luzeak izan dira biak eta erakunde publikoen eraginkortasuna ezbaian geratu da. Pasa den asteburuaren ondoren, garai berria has daiteke bi zentroentzat.


2012ko irailaren 10an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37:33
Gernikako Astra zentroa herritarrek kudeatuko dute.

Joan den astean jakinarazi zuen Gernikako Astra Koordinadorak eraikineko obrak ia amaituta daudela eta herritarrak arduratuko direla kudeaketaz. Larunbatean prentsaurrekoa eskaini zuten hori nabarmentzeko, baita proiektuaren izaera gogora ekartzeko ere: “Astra kulturarako fabrika soziala da: arlo publikoaren kudeaketan jendartearen parte-hartze zuzena bultzatzen duen espazioa”.

Proiektuak kulturaren ikuspegi zabala lantzen duela adierazi zuten, ekoizpen artistikoaz gain pentsamendu kritikoa eta esfera publikoaren demokratizazioa bultzatzea ere helburu dutela.

Hil honetan Astrak ateak zabalduko dituen arren, inaugurazioa abenduan izango dela azaldu zuten. Tarte horretan baliabidez hornituko dute oraingoz hutsik dagoen eraikina.

Pauso batzuk atzerago dabil Tabakalera, nahiz eta kultura zuzendari eta kudeatzaile berriak izendatuta, geldialdiarekin bukatu nahi duen. Problema ugari izan ditu Donostiako Kultura Garaikideko Nazioarteko Guneak martxan jartzeko. Besteak beste, Tabakalera gidatzeko aukeratutako pertsonak, Joxean Muñozek, dimititu egin zuen duela bi urte erakunde publikoekin izandako desadostasunak tarteko (Eusko Jaurlaritza, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Donostiako Udala proiektuko partaide dira).

Geroztik ontzi huts baten antzera zebilen Tabakalera, noraezean. Lemazain berriak ekainean izendatu zituzten eta joan den igandean prentsaren aurrera agertu ziren Ane Rodriguez kultura zuzendari berria eta aurrerantzean kudeaketaz arduratuko den Haritz Azkarraga. Muñozek landutako proiektutik abiatuta lan egingo dutela esplikatu zuen Rodriguezek, zehaztasun gehiegi eman gabe.

Datozen hilabeteetan “hiriaren beharrak” zein diren ezagutzeko lanean ariko direla adierazi zuen. “Edukiontzia garrantzitsua da, baina ez du zentzurik ez badugu ingurunea kontuan hartzen” esan zuen Rodriguezek.

Informazio gehiago:

Astra, esperientzia parte-hartzailea. Leire Lopez Ziluagak Larrunen argitaratutako artikulua (2011-12-15).


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Azpiegitura kulturalak
Bizkaiko Diputazioak abiatu du Urdaibaiko Guggenheimarentzat lursailak erosteko prozesua

Muruetan 32.000 metro karratu erosteko asmo dauka Bizkaiko Diputazioak, besteak beste Urdaibain Guggenheim museoa eraikitzeko.


2024-02-28 | ARGIA
Urdaibaiko Guggenheim proiektuaren aurkako ekimenak ez dira eten

Urdaibaiko Guggenheimen proiektua bi urtez etengo dutela iragarri zuten urtarrilean Lakuak eta Bizkaiko Aldundiak, baina museoa eraiki ez dadin borrokan jarraitzen dute ekintzaileek. Futuro Vegetal aktibista klimatikoen azken ekintza eta Guernica Gernikara taldeak antolatu duen... [+]


Ogi-apurrak Afrika espoliatuarentzat

Ghana, 1823. Ashanti Inperioaren eta britainiarren arteko lehen gerra hasi zen. Guztira lau gerra izan ziren bien artean, eta gatazka 1901 arte luzatu zen. Lehenago, europarrek herrialdeko Urrezko Kosta kontrolatzen zuten. Baina 1807ko esklabotzaren abolizioaren ondorioz,... [+]


“Kable bilketa” gisa definitu du EH Bilduk Guggenheim Urdaibai proiektua bi urtez gelditzeko erabakia

Busturialdea eskualdeko hainbat alkate eta zinegotzi bildu ditu EH Bilduk Gernikan emandako prentsaurrekoan. Idurre Bideguren senatariak adierazi du neurria EAJren “kudeaketa eredu zaharkituaren beste adibide bat” dela.


Eguneraketa berriak daude