argia.eus
INPRIMATU
“Eduki gehiago ematen duen ikastetxea hobea dela pentsatzea akats bat da”

2011ko martxoaren 16a

"Jokabide hori [irakasleek eskoletan elkarri behatzea] ez da batere ohikoa, egia da. Dena den, irakasleen artean giro ona balego eta behar besteko denbora balute, seguru nago gehiagotan egingo litzatekeela. Gure lana erakutsiz gero ez da hobekuntzarik gertatuko egun batetik bestera, baina zuzendu ditzakegun akatsak ikus ditzakegu, eta hori bada hobetzeko modu bat. Besteen eskolak ikustea ere interesgarria da; zirujau batek mila ebakuntza ikusi ditu lehenengoz egin aurretik, baina irakasleen kasuan ez da horrelakorik gertatzen".