"Edozein jenderen aurka hasi dira kolpeka, baita kazetarion aurka ere"

  • Jojo Bidart Euskal Irratietako kazetaria zauritu dute Ortzaizeko polizia operazioan, beste jende askorekin batera. Ustezko ETAko bi kideen atxiloketen jarraipena egiten ari zela, metro gutxiko distantziatik pilotakada bat jaurti dio Frantziako Poliziak Bidarti. 


2015eko uztailaren 09an - 10:04
Jojo Bidart kazetaria Donapaleuko ospitalera eraman behar izan dute zauriak begiratzera (argazkia: @euskalirratiak)

Kazetariak Euskal Irratian egindako elkarrizketan adierazi duenez, oso bortitza izan da Frantziako Poliziak izandako jarrera: “Polizia autoak mugitzeko jende artetik pasatzen hasi denean, mugimenduren bat egon da eta berehala hasi dira jendearen aurka”.

Bere hitzetan, poliziak ez du inolako zalantzarik izan adin guztietako jendea kolpatzeko, ezta adingabeen aurka egiteko ere: “Edozein jenderen aurka hasi dira kolpeka, baita kazetarien aurka ere”. Donapaleuko ospitalera eraman behar izan dute Bidart zauriak begiratu eta sakonagoko kalterik eragin ote dion begiratzeko.

Euskal Irratiak federazioak agiri bat zabaldu du poliziak erabilitako bortizkeria salatuz eta bere kazetariari elkartasuna adieraziz: “Lana oztopatzeaz gain, kazetariak flashballen jomugan ezartzea onartezina zauku”.

Kazetari eta hedabideen artean Euskal Irratiak sareko berriemaileari babesa azaltzeko atxikimenduak biltzen ari dira. Berriako langile batzordeak ere bere elkartasuna adierazi dio. Bestalde, sare sozialetan oihartzun handia izan du kazetariaren aurkako erasoak. 

Lau atxilotu polizia operazioan 

Iñaki Reta eta Xabier Goienetxea ustezko ETAko kideez gain, hauek aurkitzen ziren etxebizitzaren jabeak ere atxilotu ditu Frantziako Poliziak. Azken orduan hainbat hedabidek zabaldu duten informazioaren arabera, baliteke ostegun goizean beste pertsona bat atxilotu izana Ortzaizen. Dirudienez, polizia Graxi Etxebehereren etxea miatzen ari da. Hasiera batean Etxebehereren atxiloketa zabaldu den arren, ez dago argi Poliziaren esku dagoen edo ez.  


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Polizia
"Enpresa pribatuen esku utzi da segurtasun publikoaren norabidea"

Ertzaintzaren azken hamarkadako bilakaera teknologikoa aztertu du bere liburu berrian Ahoztar Zelaieta ikerketa kazetari, kriminologo eta ARGIAko kolaboratzaileak. Segurtasunaren industria ikertu eta Ertzaintzarekin duen lotura plazaratu du, La Ertzaintza que viene... [+]


'Bakegileak' errugabetzeko eskatu dute hainbat eragile eta sindikatuk

Txetx Etxeberrik eta Beatrice Mollek ETAren armagabetzearen auzian egindako lana epaituko dute Parisen, apirilaren 2an eta 3an. Mobilizazioak deitu dituzte Euskal Herriko zapi hiriburuetan apirilaren 3rako.


Eneko Valdés eta Juan Calvo, Ertzaintzaren zaintzapean hilak: 30 urteko aldea, kointzidentzia gehiegi

1993ko abuztuaren 20an Juan Calvo bilbotarra hil zen Arkautiko Ertzaintzaren komisarian, atxilo zegoela. 2023ko uztailean ARGIAk heriotzaren inguruko informazio eta datu berriak argitaratu zituen, agerian uzten zituztenak Calvok jasotako tratu txarrak zein Poliziaren gezurrak... [+]


Udaltzainek bi lagun zauritu dituzte tiroz Barakaldon; horietako bat larri dago

Udaleko Segurtasun Sailak adierazi duenez, Arrontegiko zubiaren azpian izan da tiroketa, udaltzainak zulo bat estaltzera joan direnean.


Baimenik gabeko zortzi pistola, karabina bat, hainbat bala eta hegazkin bonba bat topatu zituen Ertzaintzak Lezamako Espainiako polizia ohiaren etxean

Ezker abertzaleko familia baten etxea tirokatzeagatik atxilotu zuten Espainiako polizia ohiak baimenik gabeko bederatzi arma, gerra materiala, ia lau kilo bolbora, 400 bala baino gehiago eta dozenaka arma erabilgaitz zituen etxean


Eguneraketa berriak daude