argia.eus
INPRIMATU
Edorta Jimenez eta Jon Arretxeren liburu berriak

2007ko azaroaren 28a

Edorta Jimenezek Azeria eta lehoia (Txalaparta) eleberria plazaratu du. Orain arte Baleen berbaroa eta Sukar ustelaren urtea nobelek osatzen zuten trilogiari amaiera eman dio liburu berriak. Jon Arretxek, bestalde, genero beltzari heldu dio Morto Vivace (Elkar) eleberrian. Hirugarren liburu bat ere aurkeztu zuten atzo: Patrick Süskinden Sommer jaunaren istorioa (Erein). Liburua Lourdes Oñederrak euskaratu du eta hura oinarritzat hartuta, Txalo antzerki konpainiak izen bereko obra estreinatuko du Durangoko Euskal Liburu eta Diskoen Azokan.