argia.eus
INPRIMATU
“Editorea eta laguna”

2010ko maiatzaren 04a
Joxan Ormazabal Dani Blanco

"Joxan [Ormazabal] editorea izan zen, liburu askoren atzean, idazle askoren lanaren atzean, isilik, oharkabean, apaltasunez lan egiten zuen editorea. Igarkizunak egin genituenean zenbat buelta ez ote genien eman igarkizun bakoitzari! (...) Baina ez hori bakarrik, idazlanak hobetu, idazleari pistak eman nondik nora jo dezan, haurren mundura hurbil dadin... eta gainera sentsibilitate handiz. Pertsonekin, idazle eta irakurleekin, eta baita literaturarekin zuen sentsibilitate horrekin, editore izateaz gain Joxan idazlea ere badelako, eta itzultzailea". (2010-05-04)