Basauriko lantegiko 230 lagunak Gizarte Segurantzari atxikita daude eta euren egoera argitzeko eskatu diote Mondragon Korporazioari.
Dokumentazio guztia biltzeko egun batzuk atzeratu badute ere, Fagor Etxetresna Elektrikoek (FEE) aurkeztu dute Donostiako auzitegian Edesarentzat borondatezko hartzekodunen konkurtso eskaera. Datozen egunetan Grumal eta Project-ekin ere gauza bera egingo dutela aurreikusi du kooperatibak (albistea hemen: El País, El Correo Español).
Edesako langileek euren prestazioak erregimen orokorretik jasoko dituzte eta beldur dira Mondragonek abiarazi duen birkokatzeen planean atzean geratuko ote diren. Era berean, jasoko dituzten langabezia sariak Lagun Aron autonomo bezala dauden gainerako langileenak baino txikiagoak izango direla salatu dute.
Hori guztia argitu artean euren kabuz egunotan mobilizazio gehiago ez egitea erabaki dute, Deiaren esanetan, badakitelako euren kasua berezia dela eta “eztabaidatzen ari direla”. Dena den, azaroaren 29an Arrasaten egingo den manifestaziora joango direla iragarri dute: "Los trabajadores de Fagor Electrodomésticos se volverán a manifestar en Arrasate" (El Diario Vasco)
"Aurreikusten dugu enkajea ez dela izango horren erraza"
Mondragon Taldeak zabaldutako enplegu bulegoko zuzendari Zigor Ezpeletari elkarrizketa zabala egin dio Goienak. Jada 200 bazkide birkokatu dituztela jakinarazi du eta datozen sei hilabeteetan 500 gehiago birkokatzea espero dutela.