Beldurra, birusa baino azkarrago hedatzen den epidemia

  • Bi izurrite izan ohi ditu bere baitan ebola epidemia batek: birusaren beraren hedapena batetik, eta beldurrarena bestetik. Lehenengoari aurre egiteko aski baliabide dauzka herrialde garatu batek, baina gizartearen beldurra kontrolatzea zailagoa da.


2014ko urriaren 13an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37:33
Kutsatutako pertsonaren isurkinekin kontaktu oso zuzena izanda transmititzen da ebola, baina ez airetik. (Arg: esmateria.com)

Birusaren inguruko informazioa ezagutzeak laguntzen du izu hori baretzen. Ebola aztertu eta ezagutu duten medikuek badituzte oinarrizko datuak birusari buruz, baina oraindik erantzunik gabeko galderak daudela argitaratu du Xavier Aldekoa kazetariak Sentit Critic-en.

Ezjakintasuna eta adituen prudentzia ulertzekoak direla dio. Ebola gaixotasun ezezaguna izan da orain arte herrialde garatuetan; 1976tik 2013ra bitartean 1.500 pertsona inguru hil dira, denak herrialde pobreetan.

Egiazko informazioa zabaltzerakoan hedabideek eta agintariek paper garrantzitsua jokatzen dutela uste du Aldekoak.

Zer dakigu ebolari buruz?

Kutsatzeko modua: Kutsatutako pertsonaren isurkinekin kontaktu oso zuzena izanda transmititzen da ebola. Baina kutsatuak gaixotasunaren sintoma argiak izan behar ditu (sukar arina ez da zantzu argitzat hartzen).

Gaixoaren edo hilotzaren objektuak ukituz gero ere kutsa daiteke.

Isurkinik kutsakorrenak: Odola, oka eta gorotzak dira kutsakorrenak. Hala ere, Osasunaren Munduko Erakundeak (OME) semenean, gernuan eta amaren esnean ere birusaren aztarnak aurkitu izan ditu.

Listuaren, malkoen eta izerdiaren bitartez ere kutsatu daitekeela diote zenbait ikerketak, baina gaixotasuna oso maila aurreratuan dagoenean bakarrik.

Airetik ez da kutsatzen: OMEk askotan errepikatu du aire bidez ez dela ebola transmititzen. Gaixoak eztul egin eta listu tantaren bat bestearen ahora edo zauri ireki batera iritsi beharko litzateke kutsatzeko.

Orain Espainiako Estatuan piztu den beldurra, Sierra Leona, Liberia eta Gineako azken hilabeteetako eguneroko ikara da. 3.879 pertsona hil ditu dagoeneko ebolak, eta 8.000tik gora kutsatu dira, OMEren datuen arabera.

Baina zifra horiek ere ez dira ziurrak. Hiru herrialde afrikarretako osasun sistema kolapsatuta dago, eta ohe falta medio, gaixo asko ospitaleetako pasilloetan bertan edo etxeetan hiltzen dira, Aldekoak dioenez.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Ebola
2021-02-22 | ARGIA
COVID-19az gain, Ebola agerraldiak atzeman dituzte Afrikan

OME Osasunaren Mundu Erakundeak jakitera eman duenez, Kongoko Errepublika Demokratikoan eta Ginean atzemandako bi ebola agerraldiek aurrera egin dute. Nazio Batuen Erakundearen Osasun Agentzia birusa zergatik agertu den ikertzen ari da. OMEk gogorarazi du COVID-19a ez dela... [+]


Kongoko Errepublika Demokratikoa laguntzeko deia nazioarteari, ebolaren egoera larria dela eta

Ebola Gomara (Kongoko Errepublika Demokratikoa) iritsi da, Ruandatik 20 kilometrora dagoen hirira. Mugatik hain gertu dagoen hiri batera iritsi denez, Munduko Osasun Erakundeak nazioarteko intereseko larrialdi gisa sailkatu du egoera.


Salome Karwah
Ebolaren aurkako borrokaren sinbolo bihurtu zen emakumea hil egin da, medikuek laguntza ukatu ondoren

Salome Karwah liberiarrak ebola gainditzea lortu zuen 2014an. Otsailaren 22an hil egin zen, erditu ostean. Bere senideek salatu dutenez, medikuek ez zuten artatu nahi izan. Ebolaren inguruko estigmaz eta emakumeek Afrikako zenbait herrialdetan izurriteaz geroztik jasaten duten... [+]


2016-01-20 | Jon Torner Zabala
Davos 2016
Zer gai izango dute hizpide agintari politikoek eta enpresariek?

Robotak, terrorismoa, migrazioak edota desoreka sozialak izango dituzte hizpide Davoseko (Suitza) eski estazioan bildu diren agintari politikoek, enpresariek eta Leonardo DiCaprio bezalako hainbat pertsona famatuk. Urtarrilaren 23ra bitartean egingo den Munduko Ekonomia Foroak... [+]


Eguneraketa berriak daude