EBn Pioneer-en arto transgenikoa landatzeko bidea zabaldu da


2014ko otsailaren 12an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37:33
Britainia handiaren esanetan, genetikoki aldatutako laborerik gabe Europa “munduko nekazaritza museo” bihurtzeko arriskuan egongo da eta horregatik da ale transgenikoak erabiltzeko “kasu zientifiko argia”. (Argazkia: FoodRepublic)

Asteartean egin zen eztabaidan hemeretzi estatuk argi utzi zuten genetikoki aldatutako artoa europar sailetan landatzeari uko egingo ziotela, osasun eta ingurumen arrazoiengatik.

EBko boto legeek, ordea, aurkakotasun hori nahikoa ez izatea dakarte. Erabakia estatu handienen eskuetan gelditu da, eta hauek Pioneer 1507 intsektuekiko erresistentea omen den transgenikoaren aldeko hautua egin dute. Erabaki horren aurrean, transgenikoaren aurka bozkatu duten hemeretzi estatu kideek  EBko boto ponderatuen legea “absurdutzat” jo dute.

Espainia transgenikoen alde, Frantzia kontra

Erresuma Batua, Espainia, Suedia, Finlandia eta Estonia izan dira genetikoki aldatutako laborearen alde agertu diren herrialdeak. Besteak beste Alemania abstenitu egin da eta Frantziak guztiz kontrako jarrera azaldu du.

Tonio Borg, Europako Osasun komisarioak asteartean adierazi zuen batzordea lotuta dagoela orain eta legez “laborantzaren erabilera onartzera behartuta” dagoela. Borgek azpimarratu du 2001. urtean abiatutako ikerketa zabalak “laborantza segurua dela” erakutsi duela.

Erresuma Batuko bozeramailearen esanetan, genetikoki aldatutako laborerik gabe Europa “munduko nekazaritza museo” bihurtzeko arriskuan egongo da.

Espainiak bestalde, bertako nekazariek Europar Batasunetik kanpo dauden eta ekoizpen transgenikoak dituzten herrialdeekin lehiatzeko gai izan behar dutela nabarmendu du.

Transgenikoen korporazioak pozik

DuPont-ek, Dow Chemicalekin batera Pioneer 1507-a garatu duen korporazio estatubatuarrak, adierazi du EBk “bere buruarekiko, bertako nekazariekiko, zientzialariekiko eta merkataritza kideekiko betebehar legala” duela. Europar Batasunak “nekazaritzako aurrerapen berriekin bat egin” behar duela gaineratu du DuPontek.

Frantziak aurre egin die deklarazio horiei eta ohartarazi du Europar Batzordeak arto transgenikoaren erabilera planarekin aurrera eginez gero “Europarekiko eszeptizismoa areagotzeko arriskua” egongo dela, erabakiak aurka agertu den oposizio zabalari muzin egingo dio-eta.

“Aurkako gehiengo kuantitatibo nabarmena dugu, beraz, ez dut ulertzen nola onartu dezakegun halakorik. Are gehiago EBko hauteskundeen aurretik. EBko instituzioekiko irudi arriskutsua ematen ari gara, Europak ez duela funtzionatzen edo gaizki funtzionatzen duela pentsa dezaketenentzako erregaia izango da” azaldu du Thierry Repentin, Frantziako EBko Gaietako sailburuak, Russia Todayk jasotako adierazpenetan.

Informazio gehiago:

Transgenikoei buruzko albiste, erreportaje eta bideoak ARGIAren Transgenikoak kanalean.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Transgenikoak
Opari ederra Bruselak transgeniko ekoizleei: bukatu dira orain arteko kontrolak

Agroindustriaren alde doan erabaki garrantzitsua hartu zuen Europako Batzordeak otsailaren 7an: NBT New Breeding Techniques teknikaren bidez genetika moldaturik duten haziak ez ditu transgeniko gisa sailkatuko. Hori horrela, transgenikoei orain arte egindako kontrol, segipen eta... [+]


Glifosatoa beste hamar urtetarako baimendu dute: "Osasun publikoa eta biodibertsitatea arrisku handian daude"

Herbizida kutsagarria debekatzeko adostasunik ez dute lortu Europako Batzordeko 27 herrialdeek eta ondorioz abenduaren 15ean iraungitzen zen erabileraren baimena luzatu dute, hainbat murrizketekin. Nekazaritzan oso erabili izan den Bayer multinazionalaren produktuak minbizia... [+]


Transgenikoak eta glifosatoa debekatu dituen Mexiko jomugan du Monsanto erosi zuen Bayerrek

“Arto indigena babesteko” eta “elikadura burujabetzaren alde”  hartu zuen Mexikoko Gobernuak arto transgenikoen ekoizpena eta inportazioa baita glifosatoa deitu herbizida ere debekatzeko erabakia 2020ko abenduaren 31n. Orduz geroztik, atzera... [+]


Eta COVID-19 OGM bat baldin bada?

Mundua astindu duen SARS-CoV-2 saguzarren birus baten mutazio natural bat ote da –gizakiak azken hamarkadetan munduko leku askotan  ingurumenean eragindako transformazio larriei lotua ziurrenik, alde horretatik ere gizakiak probokatua– ala tartean zientzialariek... [+]


Eguneraketa berriak daude