Bost ebidentzia zientifiko transgeniko eta pestiziden kalteez

  • Transgenikoen eztabaidan, haien aldekoek argudiatu ohi dute ez dagoela ebidentzia zientifikorik frogatzeko genetikoki aldatutako gaiak osasunerako kaltegarriak direla. Bost ikerketak ebidentzia zientifiko horiek erakutsi dituzte. Transgenikoen eta haiekin lotutako pestiziden arriskuak benetakoak direla frogatu eta laborantza organikoaren abantailak nabarmendu dituzte.


2014ko martxoaren 19an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37:33
Roundup, Monsantoren belar-pozoiaren eta giltzurruneko gaixotasun baten arteko konexio zuzenak aurkitu dituzte (Arg: Dees Ilustration).

Ondorengoak dira argitaratutako ikerlanak:

1- Roundup Monsantoren belar-pozoiaren eta giltzurruneko gaixotasun baten arteko loturak aurkitu dituzte. Gaixotasuna kronikoa eta hilgarria da. Adituen esanetan ongarri kimikoa Rounduparekin nahastea izan daiteke Hego Amerikako nekazal guneetako milaka heriotzaren arrazoia. International Journal of Environmental Research and Public Health aldizkarian otsailaren 14an argitaratu den ikerketatik atera dira ondorio horiek.

2- Roundupa lurrean eta airean gelditzen da. Produktu horrek kutsatutako lekuetan bizi den pertsonak egunero 27,5 nanogramo glifosato arnasten du, intoxikazio larriak eragin ditzake horrek Setac elkarteak argitaratzen duen ET&C aldizkarian otsailean agertutako ikerketen arabera.

3- Joan den hilabetean argitaratutako AEBetako Nekazaritza Departamenduaren txosten baten arabera, transgenikoen erabilerak pestizida eta herbizida gehiagoren premia sortu du. Departamendu hori transgenikoen alde agertu izan den arren, ikerlari independenteek frogatu dute genetikoki aldatutako haziak erabiltzeak ez dituela irabazi ekonomikoak ekartzen.

4- BioMed Research International aldizkariak duela aste batzuk baieztatu zuen askok lehenagotik zeukaten beldurra: pestizidak uste baino arriskutsuagoak dira. Caengo (Frantzia) Unibertsitateko ikerlariek frogatu dute belar-pozoiak bereziki arriskutsu bihurtzen direla beste produktu kimiko batzuekin nahastean. Zenbait ikerketaren ondoren Monsantoren Roundupa aztertutako produktuen artean toxikoena dela frogatu da.

5- Garapen eta Harremanerako Nazio Batuen Batzordeak, 60 aditu baino gehiagorekin, “Esnatu berandu baino lehen” izeneko ikerketa argitaratu du. Txosten horretan adierazten da maila txikiko nekazaritza organikoa dela munduko elikadura osasungarri eta zabala bermatzeko modu bakarra. Nekazaritza jasangarri eta iraunkorrerako lurra erabiltzeko moduak aldatu eta truke globaleko arauak eraldatzea ezinbestekoa dela baieztatu dute adituek.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Transgenikoak
Opari ederra Bruselak transgeniko ekoizleei: bukatu dira orain arteko kontrolak

Agroindustriaren alde doan erabaki garrantzitsua hartu zuen Europako Batzordeak otsailaren 7an: NBT New Breeding Techniques teknikaren bidez genetika moldaturik duten haziak ez ditu transgeniko gisa sailkatuko. Hori horrela, transgenikoei orain arte egindako kontrol, segipen eta... [+]


Glifosatoa beste hamar urtetarako baimendu dute: "Osasun publikoa eta biodibertsitatea arrisku handian daude"

Herbizida kutsagarria debekatzeko adostasunik ez dute lortu Europako Batzordeko 27 herrialdeek eta ondorioz abenduaren 15ean iraungitzen zen erabileraren baimena luzatu dute, hainbat murrizketekin. Nekazaritzan oso erabili izan den Bayer multinazionalaren produktuak minbizia... [+]


Transgenikoak eta glifosatoa debekatu dituen Mexiko jomugan du Monsanto erosi zuen Bayerrek

“Arto indigena babesteko” eta “elikadura burujabetzaren alde”  hartu zuen Mexikoko Gobernuak arto transgenikoen ekoizpena eta inportazioa baita glifosatoa deitu herbizida ere debekatzeko erabakia 2020ko abenduaren 31n. Orduz geroztik, atzera... [+]


Eta COVID-19 OGM bat baldin bada?

Mundua astindu duen SARS-CoV-2 saguzarren birus baten mutazio natural bat ote da –gizakiak azken hamarkadetan munduko leku askotan  ingurumenean eragindako transformazio larriei lotua ziurrenik, alde horretatik ere gizakiak probokatua– ala tartean zientzialariek... [+]


Eguneraketa berriak daude