EAk ekologistekin batzea erabaki du Frantziako legebiltzarrerako eta presidentziarako hauteskundeetan

  • Eusko Alkartasuna (EA) EE-Les Verts ekologistekin bilduko da, bai frantziar legebiltzarrerako, baita presidentziarako hauteskundeetarako ere. Hala adierazi zuen Iparraldeko Eusko Alkartasunako koordinatzaile den Mattin Etxeparek, alderdiak pasa den abenduaren 17an eginiko biltzarrean.


2011ko abenduaren 19an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-03-03 15:57:58

Etxeparek ekologistek eta EAk hauteskunde kanpainan dituzten puntu komunak "euskararen ofizialtasuna, Ipar Euskal Herriarentzat Lurralde elkargoa, barnealde eta kostaldearen arteko oreka ona eta Euskadi-Akitania Euro Eskualdearen antolatzea" direla azaldu zuen.

Azken asteotan, Abertzaleen Batasuna eta Batasunaren eskutik "ezkerreko mugimendu abertzale bateratua" birsortzeko ahaleginak hizpide izan dira. EAren erabakiarekin ordea batasun hori ez da erabatekoa izango.


Irakurrienak
Matomo erabiliz
Azoka
Azkenak
Athletic zuri ta gorria, zu zara nagusia, baina zertan?

Gizonezko futbol profesionalaren gaitasun (im)mobilizatzaileari buruzko hausnarketa soziologikoa (artikulu hau EHUren Campusa aldizkariak argitaratu du)


Gazara bihar abiatuko dela iragarri du Askatasunaren Ontzidiak, Israel, Alemania, Erresuma Batua eta AEBen “presioen” gainetik

“Azken egunetan” hainbat herrialderen ordezkariak Turkian izan direla salatu du nazioarteko ekimenak, Erdoganen gobernua presionatzeko ontzidia ez dadin itsasoratu. Askatasunaren Ontzidiak adierazi du ez duela “onartuko” debekurik, eta apirilaren 24an,... [+]


Uztailean hasi nahi du Erresuma Batuak migratzaileak Ruandara deportatzen

Rishi Sunak lehen ministroak jakinarazi du deportaziorako "baliabideak" prest dituela "legez kanpoko migratzaileak" kanporatzeko. Auzia etenda dago Auzitegi Gorenaren erabaki baten eraginez, baina parlamentuak Sunaken lege bat onartu berri du horren gainetik... [+]


Eguneraketa berriak daude