EAJri PSEren aukera bakarrik geratzen zaio, EH Bildurekin akordiorik lortzea baztertuta

  • EAJk ezinezkotzat jo du EH Bildurekin “gobernagarritasuna ekar lezakeen akordio bat gauzatzea”. Azaroaren 14an, bi alderdiek Sabin Etxean eginiko bileraren ondoren eman dute jeltzaleek erabakiaren berri, prentsa ohar bidez.


2016ko azaroaren 15an - 10:16
EAJ eta EH Bilduren arteko bilera. (Arg.: EH Bildu)

Akordio posible baterako aukerak bilatzeko egin zuten bilera. EAJko ordezkariak Josu Erkoreka, Joseba Egibar, Txus Peña eta Koldo Mediavilla izan ziren batzargelan. EH Bilduren izenean, berriz, Arnaldo Otegi, Maddalen Iriarte, Unai Urruzuno eta Garikoitz Mujika egon ziren.

EH Bilduk gastu eta sarrera publikoei eragiten dieten gaietan proposamenak egin dituela azaldu dute, baina EAJk “irizpide errealistei” men egiten ez diela adierazi du. Halere, bi indarrek akordio sektorialei eta aurrekontuei begira neurri zehatzak identifikatzeko lanak egingo dituzte, besteak beste, enplegu, fiskalitate, garapen industrial edo pentsioen alorretan.

Bi alderdiek “elkarren arteko komunikazio bideak zabalik” mantentzea adostu dutela azaldu du alderdi jeltzaleak oharrean. Herri politikako alor garrantzitsuenetan, “Bake eta Bizikidetza eta Autogobernuan”, Legebiltzarrean babes zabala beharko duten akordioetan aurrera egiteko borondatea erakutsi nahi izan dute.

EAJri PSEren babesa lortzea besterik ez zaio geratzen Iñigo Urkullu bigarrenez azaroaren 23an lehendakari izendatu eta gobernatzeko gutxiengo egonkortasuna lortzeko. Aste honetan bertan iritsi beharko litzateke akordioa. Ondoren, bi alderdietako zuzendaritzen eskuetan egongo litzateke hura berrestea. EAJren kasuan astelehenean izango da EBBren biltzarra eta PSEk ere Batzar Nazionalerako deia egingo du orduan.

EH Bilduk borondate falta ikusi du

Jeltzaleen oharra kaleratu baino lehen, Arnaldo Otegik EAJren aldetik “borondate gutxi” nabaritu duela azaldu du. EH Bilduk akordio zabalak lantzen jarraitzeko asmoa duela dio, baina jeltzaleek sozialistekin hitz egitea nahiago dutela uste du.

EH Bilduren “kezka”, EAJk eta PSEk gobernagarritasunerako akordioa sinatuz gero, jeltzaleen mugimendu aukerak murrizteko arriskua da: “Ez dakigu zer-nolako jokatzeko tartea utziko dion EAJri beste alor batzuetan akordioak egiteko”.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Euskal Autonomia Erkidegoko politika
Materialismo histerikoa
Erabakimena

Balirudike dena kontrolpean dagoela, badakitela guri nola sinetsarazi edozer, ez dugula inoiz, berez, guk nahi duguna egiten. Iragarki konstante batean bizi bagina bezala, esaten dugu “aukera berdintasuna”, eta pentsatzen dugu esaten ari garela “aukera... [+]


Eguneraketa berriak daude