EAJko zinegotzi batek dimititu du Pasaian alkatearen soldata %35 igotzeagatik

  • EAJren eta PSEren botoekin onartu dute Pasaiako alkateari soldata %35 igotzea. EAJko zinegotzi Erik Riosek dimisioa aurkeztu du, bere taldearekin konpartitzen ez dituen ideiak defendatzea “oso zail” zaiola argudiatuz.


2015eko uztailaren 30an - 10:07
Erik Riosek (eskuinean) dimisioa aurkeztu du alkatearen soldata igoera dela eta (argazkia: oarsobidasoa.hitza.eus)

Uztailaren 24ko udalbatzarrean erabaki zuten Izaskun Gomez (PSE-EE) Pasaiako alkateari soldata 33.897 eurotik 45.867 eurotara igotzea. Riosek igoeraren aurkako bere jarrera adierazi du zabaldutako komunikatuan: “Bizi dugunaren pareko krisi egoeran, eta Gipuzkoako lurraldeko herririk txiroena den honetan langabe kopurua %16 dela kontutan hartuta, soldaten igoerak justifikaziorik ez duela uste dut”.

EAJ eta PSEren arteko itunak ere bere dimisioa aurkezteko arrazoi direla azaldu du Riosek. Herrian gehiengoa abertzalea izanda, alkate ez abertzale eta ez euskalduna izendatzea kritikatu du: “Gure herri izaera eta gure eskubideak ukatzen dituen alderdia ezin da gure lehentasunezko kidea izan”.

Alkateen soldatak eztaba sortzen

Alkateen soldaten igoerak eztabaidagai izan dira herri askotan azken hilabeteetan, hauteskundeak pasa eta lehen udalbatzarretan aldaketa ugari egin baitituzte buruzagi askok beren lansarietan.

Euskadiko Autonomia Erkidegoan EAJren eta PSN-EEren babesarekin soldaten igoera orokorra izaten ari da, eta hainbat herritan nabarmena izan da aldaketa. Arrigorriagan, adibidez, %44 igodute EAJko alkatearen soldata, eta Azkoitian %47.

Nafarroan, aldiz, alkateen soldaten joera beheranzkoa izan da orokorki: hala nola, Iruñean, %17 jaitsi dute alkatearen soldata, edota Tuteran, %40.


Irakurrienak
Matomo erabiliz
Azoka
Kanal honetatik interesatuko zaizu: Udal eta foru hauteskundeak 2015
Uxue Barkos
"Nafar gizartean aldaketa sakona gertatu da"

Nafarroako Parlamentuko zarata politikotik at, Uxue Barkos lehendakariak gizartea lasai dakusa. “Kalera ateratzen bazara, jendea lasai ikusten duzu, lasaitasunez hartzen dute azken lau urteotan  gizartean gertatu den aldaketa sakona”, adierazi du Barkosek,... [+]


2018-12-14 | Mikel Asurmendi
Aldaketaren aldeko politika gauzatzen jarrai liteke Nafarroa Garaian

Nafarroako Foru hauteskundeak maiatzean izanen dira. EiTB Focusek egindako inkesta baikorra da oro har, gaur egun, Nafarroako Gobernuan ari den koalizioarentzat. Iruñeko Udalean ordea, egungo gobernuaren jarraipena kolokan liteke.


Ahal Duguko zuzendaritzaren kontrako bide legalak hartuko dituela iragarri du Laura Perez parlamentariak

Nafarroako Ahal Duguko bozeramaile ohiak bere kontra abiatutako prozesua salatu, eta aldaketa arriskuan ez dagoela azpimarratu du.


2017-10-12 | Andoni Mikelarena
'Euskara Ofiziala Nafarroa Osoan' kanpaina abiatu du Kontseiluak

Eremu mistoko hainbat herritan egingo dute kanpaina. Herritarrak instituzioei zonifikazioarekin amaitzeko eskabidea egitera bultzatu nahi dituzte.


2017-09-06 | Guaixe .eus
Nafarroako Parlamentuak Altsasuko auziko fiskaltzaren eskaerarekin "erabateko desadostasuna" azaldu du

Nafarroako Parlamentuko Bozeramaileen Batzordeak ferietako liskarragatik auzipetutako gazteen kontra fiskaltzak egindako zigor eskaeren aurka egin du.


Eguneraketa berriak daude