argia.eus
INPRIMATU
EAJko kideek askatasuna izango dute ekainaren 8ko giza katean parte hartzeko
  • Koldo Mediavillak EAJko harreman instituzionalen idazkariak adierazi du alderdiko kideek Gure Esku Dago plataformak ekainaren 8an erabakitzeko eskubidearen alde antolatutako giza katean parte hartu ahalko dutela, hala nahi badute.

Judith Perez @judyjudd 2014ko ekainaren 02a
Lea-Artibain Gure Esku Dagoko kamisetak salgai (argazkia: Hitza).

Mediavillak SER irratiari adierazi dioenez antolatzaileek giza katea alderdi bezala ez babesteko eskatu diete, norbanakoen babesa bilatzen dutelako. Horregatik, nahi izanez gero, EAJko militanteek indibidualki giza katean parte hartzeko askatasuna izango dute.

EAJ beti egon dela erabakitzeko eskubidearen alde gogoratu du Mediavillak. Joan den ostegunean EAEko Legebiltzarrean onartutako autodeterminazio adierazpena 1990ean egindakoaren berrespena baizik ez dela dio, eta autogobernu ponentzian kontuan hartu beharko dela.