"EAJ zen De Miguel auziko traman dena batzen zuen pegamentua"

  • Iker Rioja eta Jose Manuel Camara kazetariek Arabako ustelkeria kasu handienaren inguruko gakoak azaldu dituzte Adi! elkarteak antolatutako hitzaldi batean. Hala Bedi irratiak jaso du bertan kontaturikoa.

ARGIA @argia
2017ko urtarrilaren 05a

Abenduaren 14an Iker Rioja El Diario.es-eko kazetariak eta Jose Manuel Camara Euskizofrenia atarikoak hitzaldia eskaini zuten Gasteizen De Miguel auziaren inguruan, Adi! elkarteak antolatuta. Bi kazetariek ustelkeria kasua oso gertutik jarraitu dute eta haren nondik norakoak azaldu dizkiote Hala Bedi irratiari.

Haien esanetan, Alfredo de Miguel eta bere laguntzaileen artean sorturiko trama guztietan "EAJ zen batzen zituen pegamentua".

Legebiltzarreko EAJk Adi! elkartearen Twitter kontua blokatu du

Gai arantzatsua izaten ari da Arabako EAJrentzat De Miguelen inguruan sorturiko auzia. Adi! elkarteak salatu du Eusko Legebiltzarreko EAJren Twitter kontu ofizialak sare sozial horretan blokatu egin duela, antza, De Miguel auzian inplikaturik egon daitezkeen hainbat lagunen izenak zekartzan txio bat bidaltzeagatik:

Kanal hauetan artxibatua: De Miguel auzia  |  EAJ

De Miguel auzia kanaletik interesatuko zaizu...
"De Miguel" auzia lehertu zuen Mi˝aoko Parke Teknologikoa orain 'low cost' alokairua eskaintzen

Arabako Parke Teknologikoak alokairu merkeen kanpaina jarri du martxan enpresak erakartzeko, eraikin huts ugari baitaude egun. EAJko hainbat buruk parke teknologiko horren eraikuntza baliatu zuten komisioak kobratzeko “De Miguel” kasuan.


2016-06-21 | ARGIA
De Miguel auziaren ahozko epaiketa hasteko agindu du epaileak

Maria Eneida Arbaizar, Gasteizko 4. Instrukzio Auzitegiko epaileak, “De Miguel” auzian ahozko epaiketa has dadila agindu du. Halaber, 26 auzipetuetako batzuei kautelazko isunak ordaintzeko agintzen die. Kargu gehien leporatu zaion Alfredo de Miguelentzat, isun hori 16,5 milioi eurokoa izango da, fiskaltzak martxoan eskatu zuen 25 milioikoa baino dezente txikiagoa. Iosu Izagirre fiskalak ia 55 urteko espetxe-zigorra ere eskatu zuen De Miguelentzat.


Eusko Jaurlaritzak ez du kartzela zigorrik eskatuko De Miguel auziko inputatuentzat

Eusko Jaurlaritzak adierazi du “erredundantea” izango litzatekeela kartzela zigorrak eskatzea, fiskalak dagoneko eskatu dituela argudiatuta.


2016-03-17 | Zebrabidea
"Inork ez du dirua ezeren truke ematen, nola da posible EAJk hainbeste bereganatzea?"

Legez kanpoko elkarte bat eratu eta komisioak kobratzea, EAJk gobernatutako erakundeen kontratu eta adjudikazio publikoak modu irregularrean eskuratzea, egin gabeko lanengatik dirua lortzea, kapitala zuritzea, eroskeria, bortxaz jendea behartzea, dirua bidegabe erabiltzea… Horiek eta gehiago dira Arabako Probintzia Auzitegiko fiskalak De Miguel auzia delakoan zehaztutako delituak.


2016-03-15 | ARGIA
Sasienpresa sare bat Araban: 54 urteko kartzela eskatzen dute Alfredo de Miguelentzat

Arabako fiskaltzak 54 urte eta 9 hilabeteko zigorra eskatu du Alfredo de Miguel EAJko probintziako bigarren pertsona garrantzitsuena izandakoarentzat. Legez kanpoko komisioak kobratzea, kapitalak zuritzea eta eragin-trafikoa leporatzen dizkiote, besteak beste.


Eguneraketa berriak daude