argia.eus
INPRIMATU
EAJ, PSE eta PPk Polizia Legearen erreforma hitzatu dute, polizia-eredua ezbaian jarri gabe
  • Ertzaintzan sartu ahal izateko gehiengo adinaren luzatzea, ustezko polizia-jokabide okerrak ikertzeko kanpo-batzorde baten eraketa eta Ertzaintzarentzat milioika eurotako soldata-osagarriak dira erreforma-proiektu honen neurri nagusiak.

IƱaut Gonzalez de Matauko Rada @inautogdm 2019ko ekainaren 06a

Polizia Legearen bosgarren erreformarako akordiora iritsi dira EAJ, PSE eta PP. Proiektua ekainaren 12an onartuko du Erakunde eta Segurtasun Batzordeak, eta 27an onetsiko du Legebiltzarrak.

Polizia eredua zalantzan

Julen Arzuaga EH Bilduko parlamentariak adierazi du Legebiltzarrak etorkizuneko polizia eredua diseinatzeko aukera galdu duela. Arzuagak “polizia-ereduaren inguruko eztabaida sustatzen saiatu” direla adierazi du, baina EAJ, PSE eta PP “konponketa korporatibo” batekin konformatu direla azpimarratu du.

Azken urteetan jazotako gertaerek zalantzan jarri dute gaur egungo polizia-eredua. Asteazkenean, adibidez, Donostiako Moraza kalean eraikin bat okupatuta dutenek Ertzaintzaren bortizkeria salatu zuten. Ertzainak inolako baimen judizialik gabe sartu ziren eraikinean, eta kolpez atera zituzten bertan bizi diren pertsonak.