EAJ eta 155. artikulua: jeltzaleak aurrekontuen balantzan

  • Aurrekontuak mahai gainean daude, Euskal Autonomia Erkidegoan eta Espainiako Estatuan. 155. artikuluaren aplikazioak eta oro har, Kataluniako prozesuak aurrekontuen afera baldintzatu du.

Andoni Mikelarena @andonimik
2017ko urriaren 31

“Begiratu iezaiozu PSOEri Estatuko aurrekontuak onartzeko”, hitz hauekin erantzun dio EAJk Alderdi Popularrari 155. artikuluaren aplikazioa onartu ostean, eldiario.es egunkari digitalak jaso duenez. Kataluniako autonomia interbenitu du Madrilek eta hauteskundeetara deitu du. Aurrekontuak onartzeko EAJren orain arteko laguntza galdu duela dirudi gaur-gaurkoz.

Aurrekontuak ez dira Madrilen onartu behar soilik. Euskal Autonomia Erkidegoan ere hasi dituzte aurrekontuak adosteko negoziazioak. Pedro Azpiazu Ogasun sailburuak esan zuen ez zuela nahi Kataluniako gaiak EAEko aurrekontuetan eragitea, baina ez da erraza izango.

Orain arte aldebiko estrategiari heldu dio EAJk, hau da, Madrilen jeltzaleek laguntzen zioten PPri aurrekontuak aurrera ateratzen eta EAEn alderantziz. Madrilek Kataluniaren inguruan hartutako erabakiak ordea, guztiz baldintzatu du EAJren jarrera. EAJren esanetan Espainian gehiengo berri bat sortu baita, “155. artikulua aplikatzen dutenena”. Antón Damborenea PPko eledunak EAJri ohartarazi dio “EAE ez da uharte isolatu bat, Katalunia ez den bezala”. Eta beraz, PPk EAEko aurrekontuak onartzeko marra gorri batzuk jarriko ditu.

Jeltzaleak, 155aren aurkako manifestazio deialditik kanpo

Aurreko ostegunean manifestazio bateratu baterako deialdia egitekotan ziren Euskal Herriko gehiengo sindikal eta politikoa 155. artikuluaren aurka. Agerraldi hori bertan behera geratu zen, Urkulluren bitartekaritzak izango zuen zerikusirik. Azkenean astelehen arratsaldean egin zuten larunbaterako manifestazioaren iragarpena, baina, aurreko astean deialdiaren parte bazen ere, EAJk erabaki zuen deitzaileen zerrendatik kanpo geratzea.

Aurrekontuak onartzeko prozesuan murgilduta dago EAJ, eta agian Kataluniarekiko jarrera aldatzeko eskatu diote batzuek aurrekontuak onartzearen truke. Bestela zaila da ulertzen, duela hilabete Gure Esku Dagorekin eta EH Bildurekin batera erreferendumaren aldeko manifestaziora deitzea eta orain ordea, 155. artikuluaren aplikazioaren aurkako manifestaziotik kanpo geratzea. Aurrekontuen balantzan murgilduta dago EAJ.


Espainiako aurrekontuak 2018 kanaletik interesatuko zaizu...
2018-05-17 | ARGIA
Estatuko aurrekontuen zuzenketak: azpiegitura handiak saritu dituzte EAJk eta PPk

EAJk eta PPk aurrekontuen gaineko akordioa erdietsi dute 2018an Araba, Bizkaia, Gipuzkoa eta Nafarroara 25 milioi euro bideratzeko Estatuko aurrekontuetatik; beste 24,5 milioi euro 2019rako eta 14,5 milioi 2020rako. Guztira, 64 milioi euro. Diruaren zati handiena AHTko obretara, portuetako lanetara eta ikerketaren garapenera bideratuko da.


2018-05-06 | Juan Mari Arregi
Bat eginik pentsionistak desmobilizatzeko

PPren eta EAJren interesak batu egin dira Estatuko Aurrekontu Orokorrak salbatzeko, pentsionistak hauteskunde-merkantzia balira bezala erabilita.


2018-04-26 | Juan Mari Arregi
Bat eginik pentsionistak desmobilizatzeko

PPren eta EAJren interesak batu egin dira Estatuko Aurrekontu Orokorrak salbatzeko, pentsionistak hauteskunde-merkantzia balira bezala erabilita.


2018-04-25 | ARGIA
EAJ eta Rajoyren gobernua akordiora iritsi dira: pentsioen igoera, aurrekontuak erraztearen truke

EAJk iragarri duenez, Espainiako Gobernuak onartu du pentsioak Kontsumorako Prezioen Indizearen (KPI) arabera igotzea 2018an eta 2019an, aurreikusita zegoen pentsio minimoen %3ko igoeraz gain.


EAJk oxigenoa eman dio PPri, ez du aurkeztu aurrekontuen osoko zuzenketarik

EAJk jakinarazi du ez duela Espainiako Estatuko Aurrekontu Orokorren osoko zuzenketarik aurkeztuko. EH Bilduk, bestalde, osoko zuzenketa aurkeztu du, esanez desberdintasun soziala “betikotzen” duela.


2018-01-02 | Andoni Mikelarena
EAJk Espainiako Aurrekontuak babestuko dituela uste du De Guindosek

Katalunian Gobernua osatzen denean, iaz egin bezala, EAJk Espainiako Aurrekontuak aurrera aterako dituela uste du Espainiako Ekonomia Ministroak.


2017-12-13 | Andoni Mikelarena
Aitor Estebanek Montorori eskatu dio oraindik ez ditzala 2018ko aurrekontuak aurkeztu

EAJk ohartarazi dio Rajoyri ez dutela aurrekontuez hitz egingo 155. artikuluak indarrean jarraitzen duen bitartean. Abenduaren 21eko hauteskundeen ondoren utzi liezaioke Espainiako Gobernuak artikulua aplikatzeari.


Eguneraketa berriak daude