argia.eus
INPRIMATU
EAEn eremu gorrian dauden udalerrien kopurua jaitsi egin da, baina oso gutxi
  • Ostegun honetan Eusko Jaurlaritzak emandako datuen arabera, 89 udalerri daude momentu honetan eremu gorrian Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan, astelehenean baino bi gutxiago. Tartean dira Astigarraga, Dulantzi, Berango edo Lezama, besteak beste.

ARGIA @argia 2021eko otsailaren 04a
Astigarraga da eremu gorrian sartu den herrietako bat (arg.: Hernaniko Kronika)

Lehen aldiz hainbat astez murriztu egin da EAEn eremu gorrian dauden udalerrien zerrenda. 14 egunez 100.000 biztanleko 500 kasu positibo gainditzen dituzten udalerriak sartzen dira eremu gorrian eta neurri gogorragoak bete behar izaten dituzte bertan bizi direnek. Astelehenean 91 ziren eta ostegun honetan –egun horietan eguneratzen du zerrenda Eusko Jaurlaritzak– berriz 89. Honakoak lirateke momentu honetan, lurraldeka:

Araba:

Agurain, Gasteiz, Bastida, Berantevilla, Donemiliaga, Dulantzi, Erriberabeitia, Kripan, Guardia, Ekora, Oion, Urkabustaiz eta Zuia.

Bizkaia:

Abadiño, Arrigorriaga, Balmaseda, Barakaldo, Basauri, Berango, Bermeo, Bilbo, Derio, Durango, Elorrio, Erandio, Galdakao, Gernika-Lumo, Getxo, Gueñes, Leioa, Lekeitio, Markina-Xemein, Mungia, Muskiz, Ortuella, Portugalete, Santurtzi, Sopela, Trapagaran, Zalla, Zornotza, Alonsotegi, Arrieta, Atxondo, Barrika, Berriz, Etxebarria, Galdames, Gatika, Iurreta, Karrantza, Laukiz, Lemoiz, Lezama, Loiu, Plentzia, Sondika, Sopuerta, Urduliz, Zaldibar, Zamudio eta Zaratamo.

Gipuzkoa:

Andoain, Astigarraga, Azpeitia, Donostia, Eibar, Elgoibar, Errenteria, Hernani, Hondarribia, Irun, Lasarte-Oria, Legazpi, Lezo, Orio, Pasaia, Tolosa, Urnieta, Urretxu, Zumarraga, Aduna, Aia, Anoeta, Mutiloa, Ormaiztegi, Segura, Zerain eta Zizurkil.