Eusko Jaurlaritzatik esana bazuten ere EAEn ez direla ezarriko Espainiako Gobernuak Hezkuntza eta Osasun arloetan egin dituen murrizketak, Rajoyren Gobernuak neurriak hartuko ditu horri buelta emateko. Eusko Jaurlaritzaren erabakia legez kontrakoa dela argudiatuz helegitea aurkeztuko du Konstituzio Auzitegian, ostiral honetan beranduen, eta Auzitegiak helegitea aztertzea onartzearekin jada, berrordainketa automatikoki aplikatuko litzateke EAEn.
Hilabeteak edo urteak igaro daitezke Konstituzio Epaitegiak arrazoia alde bati edo besteari ematerako, eta beraz, praktikan denbora horretan guztian berrordainketa ezarriko litzateke EAEn. Ondorioz, Hego Euskal Herri osoan jarriko litzateke martxan neurria, Nafarroako Gobernuak hasieratik onartu baitzuen eta pasa den uztailaren 1etik dute abian.
Espainiako Osasun, Gizarte Politika eta Berdintasun Ministerioak 456 sendagairen zerrenda proposatu zuen finantzaketa publikotik kentzeko. Tartean dira, adibidez, eztularekin edota sukarrarekin zerikusia duten botikak. Ana Mato Osasun ministroaren arabera, neurri horrek Osasun Sistema Nazionalean “440 milioi euro aurreztea” eragingo luke.
“Hainbesteko zurrunbiloa hilean sei kafe adina euro ordaindu behar direlako?”. Zer da bada hilean 8 euro ordaintzea 600 bat euroko pentsioa duenarentzat? Nafarroan pentsiodunen %40 inguruk 650 euro baino gutxiago jasotzen dute. Euskal Autonomia Erkidegoan 1.000... [+]
Botiken berrordainketa sistema martxan da astelehenetik aurrera Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan. Herritarrek euren soldataren araberako gainprezioa ordaindu beharko dute botikengatik. Prestaziorik gabeko langabeek eta pentsio minimoa duten erretiratuek ez dute ordaindu beharrik... [+]
Botiken berrordainketa indarrean ezarriko da EAEn uztailetik aurrera. Bertako biztanleek euren soldataren arabera ordaindu beharko dute botiken gainprezioa, prestaziorik gabeko langabeek eta pentsio minimoa duten erretiratuek izan ezik.
Nafarroako osasun sistema publikoak dituen arazoak salatzeko protestaldiak antolatu ditu Nafarroako Osasun Plataformak herrialde osoan. Maiatzean eta ekainean zehar, asteazkenero elkarretaratzeak egingo dituzte osasun etxeen aurrean.
Eusko Jaurlaritzako bozeramaile Josu Erkorekak adierazi du botiken berrordainketa aplikatzea beste aukerarik ez duela ematen legeak. Data zehatzik eman ez duen arren, Erkorekak esan du urtea amaitu aurretik martxan jartzea espero dutela.