argia.eus
INPRIMATU
EAEn Covid ziurtagiria nola lortu izenpe elektronikorik gabe
  • Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako biztanleek lor dezakete jada Europako Covid ziurtagiria, telematikoki baina izenpe digitalaren prozedurarik gabe. Izenpe digitalarekin nola egin zitekeen (Nafarroan ere) hemen kontatu genuen; orain azalpen gehigarri bat.

Sustatu 2021eko ekainaren 24a

EAEko zerbitzu telematikoen kasuan, izenpe digitalarekin https://www.osakidetza.euskadi.eus/ab91aCiudadanosWar/  helbide bitxia erabili behar bazen, URLak asmatzen dituen pertsonak bere lan esoterikoan jarraitzen du (Ciudadanos Envio Postal War?), hauek baitira bide telematiko berriarentzako helbideak:

Hurrengo interfazean adi captcharekin (ez bereziki munduko errezena). Gure esperientzian, telefonoa egiaztatzeko botoia aktibatzeko captcha sartu behar da behin, baina gero berriro captcha aldatzen da, eta berriz sartu behar da.

OTI zenbakia zure Osakidetza txartelean aurkituko duzu, 8 zifrako zenbakia da, txartelaren eskumatan goian dagoena. Datuak sartuta eta captcha berriz asmatuz (ea zortea duzuen), editore honi norberaren telefono mugikorra jartzen duen interfaze bat agertzen zaio. Osakidetzako txartela telefono batekin ez dutenek lotuta... zer izango dute? Ez dakigu. Tira, telefonora gako bat eskatzeko botoi bati sakatzen zaio, eta orduan SMS bat jasoko duzu 6 karaktereko gako batekin. Horixe sartu, eta hurrengo interfazean...

"Ez dago erregistrorik" dioen arren, goiko "Sortu ziurtagiria" botoia sakatuta irekitzen da. Bueno, editore honen kasuan, bigarren saiakeran eta Chrome nabigatzailearekin, ez lehenbizikoan Firefox-ekin.