argia.eus
INPRIMATU
EAEn COVID ziurtagiria ezartzearen alde egin du Espainiako Auzitegi Goreneko Fiskaltzak
  • Ziurtagiriaren exijentzia “beharrezkoa eta neurrikoa” da Fiskaltzaren arabera. Epaia aste honetan emango du Gorenak.

ARGIA @argia 2021eko azaroaren 29a
Ziurtagiria Galizian ezartzearen aldeko epaian oinarritu da Fiskaltza.

EAEko Auzitegi Nagusiak COVID ziurtagiriari emandako ezetzaren aurrean, Espainiako Auzitegi Gorenean helegitea jarri zuen Jaurlaritzak. Astelehenean jakin da Goreneko Fiskaltzak ziurtagiriaren erabilera ezartzearen alde egin duela. Berri agentziek zabaldu dutenaren arabera, egokitasun, beharrizan eta proportzionaltasun baldintzak betetzen direla baloratu du, eta Galizian ziurtagiria exijitzearen alde emandako epaian oinarritu da.

Epaia hurrengo egunotan

Behin betiko epaia Goreneko hirugarren aretoak eman behar du orain. Berez bost egun ditu horretarako, baina Eitb-k, iturri juridikoak aipatuz, epaia lehenago jakinaraziko dela ziurtatu du.