argia.eus
INPRIMATU
Igo egin dira iaztik genero indarkeriaren salaketak Hego Euskal Herrian, Nafarroan %83
  • Espainiako Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiak eman ditu 2022ko uztailetik irailerako datuak. Nafarroan, 10.000 emakumetik %19,6k sufritu dute indarkeria matxista, eta EAEn %14ak.

ARGIA @argia 2022ko abenduaren 13a
Nafarroan %83 eta EAEn %20 ugaritu dira genero indarkeriaren salaketak.

Euskal Autonomia Erkidegoan %20,3 areagotu dira genero indarkeriaren salaketak iaztik, eta Nafarroan %83,2. Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiko Genero Indarkeriaren kontrako Behatokiak argitaratu ditu 2022ko hirugarren hiruhilekoko datuok –uztailetik irailerakoak–, eta denbora tarte horretako 2.246 salaketa jaso dituzte Hego Euskal Herrian: 656 Nafarroan  –iaz 358–, eta 1.590 EAEn –iaz 1.322–.

Hala, indarkeria matxista pairatzen duten emakumeen tasa bildu dute: Nafarroan, 10.000 emakumetik %19,6k salatu dute indarkeria matxista, eta EAEn %14ak.

Bestetik, 374 babes agindu eskatu ziren epaitegietan: Nafarroan iaz baino %44,8 gehiago, eta EAEn %14,8 gehiago.