EAEn 100.000 pertsona baino gehiago daude alokairuzko etxebizitzarik eskuratu ezinik

  • Azken urteotan alokairuzko etxebizitzek izan duten bilakaerari buruzko txostena aurkeztu du ELAk. Sindikatuak emandako datuen arabera, egoera larriagotu egin da; izan ere, alokairuek gora egin dute etengabe azken urteotan. Ondorioz, 113.600 pertsonek ezin izan dute independizatu etxebizitza duin baten faltagatik.


2018ko ekainaren 25an - 17:45

Mikel Novalek eta Xabier Zabalak, ELAren arlo sozialeko arduradunak eta ikerketa bulegoko kideak, hurrenez, hurren, aurkeztu dute Bilbon alokairuaren inguruko txostena. Honen arabera, demografikoki gazte kopurua murriztu izan den arren, alokairuaren prezioak gora egin du etengabe.

2018ko lehen hiruhilabetean alokairuzko etxebizitza baten prezioa 952 eurokoa izan da; Gipuzkoan zein Bizkaian bere maximo historikoetara gerturatzen ari dira. Donostian aspaldian gainditu da muga hau, eta, hilean, bataz beste, 1.057 euro ordaintzen da.

Babes sozialeko alokairuari dagokionez, azken 10 urteotan gorakada %70koa izan da. Gorakada honek beharrizan handiena duten familien eta pertsonen egoera erabat kaltetzen duela nabarmendu du Novalek.

ELAko arlo sozialeko arduradunak gogoratu du Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartak aurkeztu duen Legegintzako Herri Ekimenak (LHE) etxebizitza duina izateko eskubidea gauzatzeko hainbat neurri zehatz jasotzen dituela.

Irakurri txostena


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Prekarietatea
Arrasaten zama gainera erori zitzaion garraiolaria hil da: "Lan istripuen gorakada gogorra jasaten ari gara"

LABek jakinarazi duenez, martxoaren 14an materiala garraiatzen ari zela zama gainera erori ondoren larri zauritutako langilea zendu da asteartean. Jadanik hamazortzi lagun dira urtea hasi zenetik lanean hildakoak, sindikatuaren arabera, eta lan istripuen "gorakada... [+]


2024-03-14 | Gedar
Mercadonak %40 areagotu ditu irabaziak, eta %30 Inditexek

Marka historikoak hautsi dituzte bi enpresek 2023an: Mercadonak lehen aldiz lortu du 1.000 milioi euroko irabaziak gainditzea.


Indarberriturik atera dira sektore publikoko langileak, hirugarren greba egunean

Sindikatu deitzaileen arabera, ikasturte honetan Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako sektore publikoan antolaturiko greben artean jendetsuena izan da asteartekoa, eta batez ere garraio publikoan, hezkuntzan eta udal esparruan izan du eragin handiena. Manifestazioetan 30.000 lagunek... [+]


2024-02-27 | ARGIA
Langile bat hil da Arrasaten; urtea hasi denetik, 17

Astelehen arratsean gertatu da ezbeharra, Arrasaten, hiru metroko sakonerara erorita.


Eguneraketa berriak daude