argia.eus
INPRIMATU
EAEko pentsionistak Espainiako Gizarte Segurantzako ministroarekin bilduko dira
  • Espainiako Estatuko beste mugimendu batzuekin joango dira 1.080 euroko pentsio minimoa eskatzera

Asier Gonzalez de San Pedro @asiertxiki98 2018ko uztailaren 25
Pentsionistak Bilboko udaletxe aurrean egindako elkarretaratzean (Argazkia: infolibre)

Jubilatu eta pentsionistak uztailaren 31n bilduko dira Espainiako Enplegu, Migrazioa eta Gizarte Segurantzako ministro Magdalena Valeriorekin. Pentsio publiko duinen sistema mantentzeko aldarria helarazi nahi diote.

Bilboko udaletxe parean Bizkaiko Jubilatu eta Pentsionisten ordezkariek iragarri dute Valeriok mugimendu sozialaren “erreferente gisa” jasoko dituela, aurten mugimendu sozial horrek milaka eta milaka pertsona piztu ditu eta.

Antolatzailek diote elkarretaratzeetan jende kopurua jaitsi egin dela, eskolako opor garaian asko beren bilobak zaintzen ari direlako seme-alabek lanean jarraitu dezaten. Gainera, pentsioek jasan duten igoera “limosna” bat dela diote.