EAEko lurraldeen izen ofizialak euskaratzeko proposamena erretiratu egin zuen atzo (9) EAJk, Espainiako Kongresuko Osoko Bilkuran. Arabaren izena elebiduna izatea (Araba edo Álava) eta Bizkaikoa eta Gipuzkoakoa euskaraz soilik onartzea zen EAJren asmoa. Jatorrizko proposamen hori onartzen ez bazuten hura erretiratu egingo zutela iragarri zuten aldez aurretik. Eta hala gertatu zen. PP eta PSOE alderdiek izenak elebidunak izateko zuzenketa aurkeztuko zutela ikusita, proposamena erretiratu egin zuen EAJk.