EAEko lehendakarigai izan nahi duela adierazi dio Otegik New York Times egunkariari

  • Arnaldo Otegi Logroñoko espetxetik irteteko bezperan Elgoibarkoari buruzko artikulua kaleratu du New York Times berripaper estatubatuarrak. Otegik idatziz igorritako adierazpen batzuk aipatzen ditu bertan; horietan, EAEko lehendakarigai izateko EH Bilduren barne prozesuan bere burua aurkezteko asmoa agertu du Bateragune auziagatik espetxeratutako ezker abertzaleko liderrak. Prozesu hori martxoan egingo dela aurreikusita dago.


2016ko martxoaren 01an - 09:20
Logroñoko espetxetik ateratzeko unean egindako irudia, Sortuk twitter bidez zabaldua.

Sei urte eta erdiko zigorra bete ostean askatu dute gaur Otegi. Kartzelatik irteteko ordu zehatza ez da ezaguna, baina hainbat hedabidek goizeko 8:00etatik aurrera zuzenean erakutsiko dute Logroñoko espetxeko ate aurrean gertatzen dena. ARGIAren bitartez ere une hori ikusteko aukera izango da, Hamaika Telebistaren seinaleari esker.

Arratsaldeko 18:30ean lehen omenaldia egingo zaio Otegiri jaioterrian, Elgoibarren. Horrez gain, haren omenezko ekitaldia deituta dago larunbaterako Donostian, Anoetako belodromoan. Carlos Urquijo Espainiako Gobernuak EAEn duen ordezkariak eta AVT elkarteak ekitaldiok debekatzeko eskatu zuten, baina Eloy Velasco Auzitegi Nazionaleko epaileak ez ditu aintzat hartu eskariak. Hala ere, Otegiri egiten zaizkion omenaldiak gertutik jarraituko dituztela iragarri du Velascok.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Arnaldo Otegi
2023-05-29 | ARGIA
"Gaur ziklo aldaketa baten lehen urratsa eman da Hego Euskal Herrian"

Donostian festa giroan egin dituzte adierazpenak EH Bilduko Maddalen Iriarte eta Arnaldo Otegik. Joseba Asiron ere pozik agertu da Iruñean.


2021-12-23 | ARGIA
Arnaldo Otegi: "Neurri eraginkorrak hartu behar dira, ez kosmetikoak"

EH Bilduko idazkari nagusiak pandemiaren seigarren olatuak sorturiko egoera "larria" dela nabarmendu du eta koalizio abertzaleak proposaturiko hainbat neurri azpimarratu ditu, besteak beste txertaketa anbulategietatik ateratzea edo aztarnari gehiago kontratatzea.


2021-11-22 | Leire Artola Arin
EH Bilduk “erresistentziatik askatasunera” igarotzeko beharra aldarrikatu du Bilboko manifestazio jendetsuan

Euskal Herri osotik heldutako milaka pertsonak kaleak hartu dituzte, eta Arnaldo Otegik dei egin du “estatus berria” eraikitzeko “bloke historikoa” osatzera.


2019-05-27 | ARGIA
Arnaldo Otegi
"EH Bilduk sekula ateratako emaitzarik onenak lortu ditu"

Arnaldo Otegi EH Bilduko buruak eskerrak eman ditu lehenik EH Bilduren aldeko kanpaina egin dutenei, “bereziki espetxeetan horretan aritu diren presoei”. 140.000 boto gehiago lortu dituztela eta zinegotzi kopuruan Hego Euskal Herrian lehenengo indarra izan direla... [+]


2019-02-20 | ARGIA
Otegiren inhabilitazioa bertan behera gera liteke, Bateragune auziko epai europarra baieztatu ondoren

Espainiako Estatuak ez dio helegiterik jarri Bateragune auziko epai europarrari eta honenbestez, behin betikoa da sententzia. Horrenbestez, Arnaldo Otegi eta harekin batera atxilotu zituzten ezker abertzaleko kideei ezarritako zigorrak bidegabeak direla baieztatu da. Kondenak... [+]


Eguneraketa berriak daude