argia.eus
INPRIMATU
EAEko lehendakariaren inbestidura saioa zuzenean
  • EAEko lehendakaria aukeratzeko inbestidura saioa gaur goizean hasi da. Laura Mintegik eta Iñigo Urkulluk beraien proposamenak azalduko dituzte eguerdira bitartean. Urkulluk gaur lehendakari izateko adina babes ez daukanez, bihar izendatuko dute autonomia erkidegoko presidente gehiengo sinplez.

ARGIA @argia 2012ko abenduaren 12a

Lehendakari izateko beste hautagaiak, Laura Mintegik, goizean azaldu du bere proposamena 90 minutuz. Gero, Iñigo Urkulluren txanda: eguerdiko 14:30ak arte hitz egingo du  EAJren hautagaiak. Ondoren, eten baten ondoren, gainontzeko taldeek beraien kritikak eta proposamenak azalduko dituzte.

Gaurko bozketan ez da espero bi lehendakarigaietako inork lehendakari izateko beharko lituzkeen 38 botoak lortzea. Beraz, bihar egingo da azken bozketa eta bertan erabakiko da datozen lau urteetan nork gidatuko duen Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako politika.