EH Bilduk EAEko Legebiltzarrean aurkeztutako adierazpena onartu dute koalizioaren eta EAJren botoekin. PSE, PP eta UPyD kontra agertu dira.
Adierazpenak prozesu judizialaren aurka egiten du. Auziaren “irregulartasunekin” kezka azaldu dute, “frogarik gabe delituak inputatu direlako”.
Julen Arzuaga EH Bilduko bozeramaileak epaiketa “zentzugabekotzat” hartu du. Maria Eugenia Arrizabalaga EAJko bozeramaileak Arzuagarekin bat egin du, prozesuak berme judirikoak izan ez dituela adieraziz: “Prozesua amaitua egon beharko litzateke, bizikidetzarako oztopoa baita”.
PSE, PP eta UPyD alderdietako bozeramaileek auziaren aurkako ekimena gaitzetsi dute. Miren Gallastegui PSEko kideak adierazi du epaiek erabakiko dutela akusatuek ETArekin erlazioa zuten ala ez, “eta ez EAEko Legebiltzarrak”.