argia.eus
INPRIMATU
EAEko ikasleen herenak ez du euskararen gutxieneko ezagutza maila gainditzen
  • Isabel Celaá Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailburuak Lehen Hezkuntzako 4. mailako ikasleen erradiografia aurkeztu zuen atzo. Beste hainbat emaitzekin batera, hizkuntza mailaren inguruko datuak eman zituen.

2010ko otsailaren 18a

Euskararen ezagutza mailari dagokionez, ikasleen %32,9ak gutxieneko maila du, %36,6ak maila ertaina eta %30,5ak maila aurreratua. D ereduan ezagutze mailaren ehunekoak hauexek dira, aurreko orden berean: %22,9, %38,6 eta %38,5; B ereduan %38,2, %39,4 eta %22,3; eta A ereduan %85,3, %12,1 eta %2,6.

Gaztelaniaren ezagutza maila, datu orokorrei helduta, honakoa da: gutxieneko ezagutza maila ikasleen %17,9ak du, maila ertaina %55,1ak eta maila aurreratua %27,1ak.

Bestalde, PPk hezkuntzako akordioa apurtu izana leporatu dio Isabel Celaári, A ereduaren eskaera datuak ezagutzeko eta eskaera hori asetzeko ez duelako nahikoa ahalegin egin.