argia.eus
INPRIMATU
EAEko hizkuntz ereduak (Isabel CelaĆ” eta Arantza Aurrekoetxea)

2007ko martxoaren 19a

Isabel Celaá: "Hezkuntza sistemak etengabe ebaluatzen du. Ikasle batek ikasgai baten azterketa euskaraz gainditzen badu, ez al du erakutsi euskaraz duen gaitasuna? Probak borondatezkoa beharko luke. Inolako hezkuntza sistemak ez du derrigortzen kanpoko neurketa sistemarik. Zergatik sartuko dugu oztopo gehigarri bat? Ez dugu nahi ez euskararentzat, ez gaztelaniarentzat". (Berria, 2007-03-17)

Arantza Aurrekoetxea: "Erreferentziak markatu beharko dira. Baina, beharbada, ikastetxe batzuek besteek baino emaitza hobeak edo parekoak lortuko dituzte euskarari ordu gutxiago eskainita. Egoera soziolinguistikoak hizkuntza barneratzeko eragina badu, koherenteak izan behar dugu esaten dugunarekin. Erreferentziak garbi eduki behar dira, baina hitz egin beharko dugu ea ikastetxe guztiei erreferentzia berak jarri behar zaizkien edo ez". (Berria, 2007-03-18)