EAEko gazteen %18,7 langabezian dagoela salatu du EGK-k

  • Euskadiko Gazteriaren Kontseiluak (EGK) EAEko gazteen gaur egungo bizi baldintzak azaldu ditu Eusko Legebiltzarrean. 2017ko lehen hiruhilekoan 24.000 gazte langabezian egon direla eta 42 emakume gaztek indarkeria matxista pairatu dutela esan dute, besteak beste.

Ane Eslava Serrano @eslavaane
2017ko maiatzaren 12a

2017ko lehen hiru hilabeteetan 19 eta 24 urte bitarteko gazteen %18,7 langabezian egon dela eta horrek bizi proiektua gauzatzea zailtzen duela salatu du EGK-k. Enpleguaren kalitatea baxua dela eta lanaldi partzialak gora egin duela adierazi dute, bereziki emakume gazteen artean.

EAEko gazteek emantzipatzeko duten oztopoak azpimarratu dituzte EGKko kideek: “18 eta 34 urte bitarteko pertsonek soldaten %63,8 alokairua ordaintzera bideratzen dute, eta 18 eta 24 urte bitartekoek, ordea, %92,3”, azaldu du Maialen Olabe presidenteak. Egoeraren inguruko hausnarketa egiteko eta lanean jarraitzeko eskatu die legebiltzarkideei.

Gazteen arteko indarkeria matxistan ere jarri dute fokua. 2016ko bigarren erdian 42 gazte emakume gaztek erasoak salatu zituztela, erasotzaileen %23a gazteak zirela eta 1/2004 Legeak emakume gazteak gutxiago babesten dituela salatu dute. “Emakume izateagatik jasandako eraso oro ulertu beharko litzateke indarkeria matxista bezala”, aldarrikatu du Olabek.

EGKko kideek 2017ko plangintza aurkeztu dute. Berdintasunaren arloan ahalegin bereziak egingo dituztela ziurtatu dute; RECacciona bideo lehiaketan parte hartu eta udarako kontzientziazio kanpaina prestatuko dute, besteak beste. Horrez gain, aisialdirako hiru gida eta lan baldintza egokien inguruko kanpaina aurkeztuko dituzte. Amaitzeko, elkartearen helburu nagusia zein den gogorarazi dute: gazteen, gazte-elkarteen eta erakundeen arteko zubi lana egitea.

Kanal hauetan artxibatua: Langabezia  |  Eusko Legebiltzarra  |  EAE

Langabezia kanaletik interesatuko zaizu...
2018-02-11 | Jon Artza
Langabezian ez gaude gustura lanean ere ez

Lan gutxiago egin, pertsona gehiagok behar egiteko eta hobeto bizitzeko. Utopia zena jokaleku errealista izatera pasatu da. Think tank ausartenak dagoeneko hasi dira datorren enplegua irudikatzen.


Lanaldia murriztu daiteke?

Lanaren banaketa alternatiba ezinbestekoa, bidezkoa eta, batez ere, bideragarria da langabeziaren aurka egiteko.


150.200 langabe daude Euskal Herrian

2017 urteko langabezia datuak aztertu ditu Gaindegiak eta Euskal Herriko zazpi lurraldeetan 150.200 lagun daude lanik gabe, Espainiako eta Frantziako estatuetako estatistika institutuak iturri gisa hartuta.


Langabezia jaitsi da, prekarietatea igo

2017an 13.000 langabe gutxiago izan ziren Hego Euskal Herrian eta bosgarren urtez jarraian behera egin du langabezia tasak. Hala, lanik gabe daudenen kopurua 2009koaren parekoa da orain: 163.000 lagun.


2017-09-05 | Xalba Ramirez
Abuztuan sinatutako kontratuen %94,4 aldi baterakoak izan dira Hego Euskal Herrian

LABek balorazioa egin du abuztu bukaeran Hego Euskal Herriko enplegu zerbitzu publikoek erregistratutako datuen gainean. Langabetu kopurua 169.161 da eta prekarietatea gora doala salatu dute, abuztuan sinatutako kontratuen %94,4 aldi baterakoak izan dira eta.


2017-07-11 | Juan Mari Arregi
Krisiak oraindik ez du hondoa jo

Agintari estatalak eta autonomikoak pozarren daude langabezia-tasa beherantz doalako, ekaineko datuen arabera. Zehazki, Hego Euskal Herrian %12,64 da tasa hori eta denera 167.207 langabetu zeuden hilabete horretan. Aurreko urtean baino 17.000 gutxiago. Baina esaten ez dutena da enpleguak behin-behinekoa eta prekarioa izaten segitzen duela. Ekainean sinaturiko 129.008 kontratuetatik ia denak, %93,5, behin-behinekoak izan dira; eta horietatik erdiek 30 egun baino gutxiagoko iraupena zuten.


2017-04-09 | Estitxu Eizagirre
Diru-Sarrerak Bermatzeko Errenta EAEn
Burokrazia aplikatzen denean ez dezazun dagokizuna kobratu

Diru-Sarrerak Bermatzeko Errenta (DSBE, gaztelerazko RGI) eskubidea da. Eta ez “laguntza”, estigmatizatzeko erabiltzen den hitza. Emakumeak dira DSBE jasotzen duten gehienak (65 urtez gorakoak batez ere), eta emakumeak eta etorkinak dira irizpideek gehien zanpatzen dituztenak. EAEn udaberri nahasia aurreikusten da, DSBE-n aldaketak iragarri dituelako Jaurlaritzak maiatzerako.


Hego Euskal Herriko gazte langabezia tasa Europar Batasunekoaren bikoitza da

Hego Euskal Herriko gazte langabezia datuen larritasunaz ohartarazi du ELA sindikatuak. Europar Batasuneko batez bestekoaren bikoitza da. EBn %18,5ekoa da eta hemen, berriz, %41,8koa. 2016ko egoera sozial eta ekonomikoaren inguruan sindikatuak plazaratu duen txostenaren datuak dira.


2016-10-23 | Juan Mari Arregi
Langabezia saria, kartzelatik irten direnen eskubidea

Legeak betetzeko eginak dira, herritarrek betetzeko, baina batik bat legea egin dutenek betetzeko, Estatuak eta bere gobernuek alegia.


2016-10-20 | Ainhoa Bretos
Lan duinaren aldeko 'BerDuintasuna' kanpaldia egiten ari dira Iruñean

Krisialdiak Nafarroan utzitako egoera aztertzeko eta guztiontzako lan duina aldarrikatzeko dinamika da BerDuintasuna. Bertako kideek laneko diskriminazioa salatzeko kanpaldia antolatu dute, urriaren hogeita bira arte Iruñeko Sarasate pasealekuan.


Azkenak
EGILEA
Eguneraketa berriak daude