Eskola garraioko sindikatuek akordioa lortu dute enpresa kontzesionarioekin. Espainiako lan erreforma aplikatzearen kontra, lan baldintzak “blindatzen” dituela adierazi dute sindikatuek, ”langileen baldintza mesedegarrienak” babestuta.
Greba mugagabea urtarrilaren 13an hasi zuten eta 25.000 ikaslerekin lan egiten duten 500 langile baino gehiagok parte hartu dute. Aurretik ere egin zituzten lanuzteak, azaroan eta abenduan.
Eskola garraioko begiraleek eskola jantokietako langileen lan baldintza berberak eskatzen zituzten. Soldata %2,5 handitu eta kondizio onuragarriak eskuratzea hain zuzen.
2009tik soldatak izoztuta zeuzkaten baina akordioari esker 2015-2016 ikasturtean %98,56an parekatuko da haien soldata jantokietakoarekin.