EAEko eskola garraioko greba bertan behera, akordioa lortu ostean

  • Eskola garraioko sindikatuek akordioa lortu dute enpresa kontzesionarioekin. Espainiako lan erreforma aplikatzearen kontra, lan baldintzak “blindatzen” dituela adierazi dute sindikatuek, ”langileen baldintza mesedegarrienak” babestuta.


2014ko otsailaren 05an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37:33
Greba mugagabea urtarrilaren 13an hasi zuten 500 langile baino gehiagok

Greba mugagabea urtarrilaren 13an hasi zuten eta 25.000 ikaslerekin lan egiten duten 500 langile baino gehiagok parte hartu dute. Aurretik ere egin zituzten lanuzteak, azaroan eta abenduan.

Eskola garraioko begiraleek eskola jantokietako langileen  lan baldintza berberak eskatzen zituzten. Soldata %2,5 handitu eta kondizio onuragarriak eskuratzea hain zuzen.

2009tik soldatak izoztuta zeuzkaten baina akordioari esker 2015-2016 ikasturtean  %98,56an parekatuko da haien soldata jantokietakoarekin.

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Langile borroka
Arrasaten zama gainera erori zitzaion garraiolaria hil da: "Lan istripuen gorakada gogorra jasaten ari gara"

LABek jakinarazi duenez, martxoaren 14an materiala garraiatzen ari zela zama gainera erori ondoren larri zauritutako langilea zendu da asteartean. Jadanik hamazortzi lagun dira urtea hasi zenetik lanean hildakoak, sindikatuaren arabera, eta lan istripuen "gorakada... [+]


50.000 afiliatuko langa gainditu du LABek, mende erdia bete berri

Langileen aldarrikapenak eztabaida politikoaren erdigunera eraman, eta aldaketa soziopolitikoa lortzeko "eragile aktibo" izanen dela nabarmendu du LABek 50. urteurreneko ospakizunean.


Soldaten emendioa aldarrikatzeko greba eguna burutu dute Ipar Euskal Herriko sektore publikoan

500 lagun batu dira Baionan buruturiko manifestazioan. Sektore publikorako erreformarekin Frantziako Gobernuak sektore pribatuko logika funtzionarioen baitan txertatu nahia salatzeko mobilizazioa ere izan da.


EAE-ko sektore publikoa euskalduntzeko dekretua
Aukera galdua

Eusko Jaurlaritzak EAEko Euskal Sektore Publikoan Euskararen Erabilera Normalizatzeko Dekretua onartu du otsailean. Duela 27 urteko dekretua ordezkatu du. Euskalgintzako eragileen ustez, Jaurlaritzak ez du baliatu “jauzi ausarta” emateko. Dekretu berriak ez du... [+]


Industria agortu eta gero, zer?

Beriain (Nafarroa), 1974ko otsaila. Potasas de Navarra enpresako langileek greba egin zuten, besteak beste, aurreko urtean Motor Ibérica lantegiko langileek egindako grebak bultzatuta. Ez zen, beraz, Nafarroako industriako lehen greba, ezta Potasasena ere. Baina Potasas... [+]


Eguneraketa berriak daude