EAEko enpresen %78k ez duela Sozietate Zergarik ordaintzen salatu dute ELAk eta LABek

  • EAJk eta PSEk Sozietateen Gaineko Zergan egindako jaitsieraren irakurketa bateratua egin dute ELAk eta LABek gaur goizean Bilbon. Adolfo Muñoz “Txiki” eta Mikel Noval izan dira agerraldian ELAren aldetik, eta Garbiñe Aranburu eta Bea Martxueta, LABetik.

ARGIA @argia
2017ko azaroaren 27a
ELAk eta LABek Bilbon eman dute zerga erreformari buruzko balorazioa. (Arg.: ELA)

ELAren webgunean honela laburbildu dituzte bi sindikatuek agerraldian esandakoak:

“Iragarri den Sozietate Zergaren jaitsiera ez da bidezkoa eta antisoziala da. Ez da bidezkoa urrats berria medio, diru-bilketa egitean indar handiagoa jartzen delako laneko errentetan beste zergetan baino. Antisoziala da diru-sarreren zati bati uko egitean, praktikan, zerbitzu publikoen eta prestazio sozialen murrizketa-politiken aldeko apustua sendotzen delako.

Sozietateen Zerga jaitsi izana eta Eusko Jaurlaritzaren aurrekontuak norabide berean doaz. Aurrekontu-politika eta fiskalitatearen ingurukoak parean daude. Eusko Jaurlaritzaren aurrekontu proiektuak Konstituzioaren 135. artikulua ezartzeko Mariano Rajoyren Gobernuarekin lortutako akordiotik abiatzen da, hau da, zorraren ordainketaren lehentasuna ematea bestelako gaien aurretik –osasungintza, hezkuntza, prestazio sozialak eta abar. Eusko Jaurlaritzak eta Madrilek gastu-araua adostu zuten eta honek finkatzen die muga instituzio guztien gastu igoerei, baita EAEkoei ere.

Sakoneko akordioa dago EAJ, PP eta PSEren artean desberdintasun sozialak eta pobrezia areagotu dituzten politika neoliberalak ezartzeko. Akordio horiek lan eta bizi-baldintzak zehazten dituzten gaietan ematen diren botazioetan egiten dira ikusgarri. Eta hori, Katalunian 155. artikulua inposatzen duten alderdiekin egiten du EAJk, demokraziaren kontrako eraso zuzena eginez.

Gobernuan daudenak patronalaren interesen zerbitzura daude. Patronalak opari berri bat jasotzen du, eta zergen murrizketa berriak eskatzeko bere estrategiatik onurak eskuratzen ditu.

ELArentzat eta LABentzat onartezina da Sozietate Zerga jaistea. Justu aurkakoa egin beharko litzateke. Datu ofizialen arabera, Sozietateen Zergaren Europako batez besteko presio fiskalera iristeko, zerga honen bidez bildutakoak 669 milioi eurotan egin beharko luke gora. Erreformarekin handitu egin dira aldeak. Sozietateen Zergaren tipo efektiboa %16,2koa da EAEn, tipo nominalaren oso azpikoz. Hau da, enpresek irabazitan aitortutako 100 eurotik 16,2 baino ez dituzte ordaintzen zerga horretan. Oraingo proposamenarekin kopurua jaitsi egingo da.

Baina enpresa gehienek ez dute irabazirik aitortzen, hortaz, ez dute euro bat ordaintzen Sozietate Zergan. Enpresen %55ak galerak aitortzen ditu. Eta beste %22,9k esaten du 0 dela bere saldoa edo urtean 6.000 euro baino gutxiagoko irabaziak  dituela. Bi talde hauek enpresen %78,1 biltzen dituzte”.

Kanal hauetan artxibatua: Fiskalitatea  |  ELA  |  Eusko Jaurlaritza

Fiskalitatea kanaletik interesatuko zaizu...
'Kontzertismoa', beste behin

140 urte bete dira Kontzertu Ekonomikoa sortu zela Araba, Bizkaia eta Gipuzkoarentzat. Euskal erakundeek garrantzi handiz ospatu dute teorian porrot baten emaitza dena, foruen abolizioaren ondoren, gure burujabetzaren azken hondar gisa hartu izan da zerga sistema berezia.


'Kontzertismoa', beste behin

140 urte bete dira Kontzertu Ekonomikoa sortu zela Araba, Bizkaia eta Gipuzkoarentzat. Euskal erakundeek garrantzi handiz ospatu dute teorian porrot baten emaitza dena, foruen abolizioaren ondoren, gure burujabetzaren azken hondar gisa hartu izan da zerga sistema berezia.


"L'Empire contre ATTAC" Parisen: Applek auzitegietan estali nahi ditu bere iruzurrak

Astelehenean zen, otsailaren 12an, epaiketaren eguna Parisko auzitegian: planetako multinazionalik erraldoienetakoa den Apple mugimendu altermundialisten ikurretakoa den ATTAC elkartea auzitegietan itotzen ahalegintzeko auzi saioa. Parisko goi epaitegiaren atarian militanteek “L’Empire contre ATTAC” antzeztu dute Stars War saileko film berri bat bailitzan, filmaren bigarren atalaren frantsesezko tituluaren hitzekin jolas eginez. Inperioa kontraerasoan datorrela, alegia…... [+]


Nicole Briend epaitzen dute gaur: 6 urteko espetxea eta 75.000 euro BNPren iruzur fiskala salatzeagatik?

Asteartean, otsailak 6, Carpentras hirian (Frantzia hegoaldean) erretiroa hartutako irakasle batek aurre egin beharko dio BNP bankuak eskatuta montatu dioten epaiketari: BNPk burutzen duen iruzur fiskala salatzeko ekintzan aulki batzuen lapurreta sinbolikoaren truke 6 urteko espetxe zigorra eta 75.000 euroko isuna arriskatzen ditu.


2018-01-04 | Andoni Mikelarena
Iruzur fiskalaren aurka egiteagatik, Applek auzitegietara eraman du Attac

Attac, globalizazioaren aurkako mugimendua, auzitegietara eraman du Applek, Europar Batasunak ezarritako 13.000 milioi euroko isuna ordaintzea eskatzeagatik.


Sozietate Zerga EAEn
Hamar urtean erdira jaitsi da

Urtearen amaierak erreforma fiskala ekarri die opari Araba, Gipuzkoa eta Bizkaiko enpresei: Sozietate Zerga lau puntu jaitsiko da, EAJ, PSE eta PPren arteko itunari esker. Lehiakortasunaz eta erakargarritasunaz hitz egiten dutenentzat beharrezkoa omen. Baina egiaz, zenbat ordaintzen dute enpresek? Eta nola eragin dezake zerga atzerakadak gastu publikoan, ongizatean eta enpleguan? Datuak eskuan, oinarrizko galdera batzuk erantzuten saiatuko gara.


2017-12-24 | Mikel Zurbano
Zerga atzerakada

Oxfamen azken txostenaren arabera atzeraldi handiaren osteko desberdintasunen igoeran soldatapekoek izandako errenta galerak ez ezik, enpresa handien zerga jokabideak ere berebiziko garrantzia izan du. Desberdintasunak lausotzeko lanabes inportanteena fiskalitatea izanik enpresen zerga ekarpena gero eta apalagoa da. Elkarteen Gaineko Zergak 2016an 2007aren erdia bildu zuen dirutan Espainiako Estatuan, baita Hego Euskal Herrian ere. Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan Elkarteen Gaineko Zergaren kopurua... [+]


2017-12-19 | Andoni Mikelarena
Ikea ikertzen ari da Europa, zergak ez ordaintzeko egitura bat zuelakoan

Europar Batasunak ikerketa bat abiatu du altzarien multinazionalaren inguruan. Ustez zergei ihes egiteko egitura bat osatua zuen enpresa suediarrak, Holanda, Luxenburgo eta Liechtensteinen.


2017-12-13 | Mikel Zurbano
Zerga atzerakada

Confesbask-en argudioak erabili dituzte alderdiok neurria legitimatzeko. Neurri honek inbertsioa handituko omen du eta beraz enplegua. Hau da erabilitako argudio nagusia eta ez da balekoa. Izan ere, aspaldiko ebidentzia enpirikoak bertan behera utzi du garai bateko mozkinak, inbertsioa eta enpleguaren arteko ekuazioa.


2017-11-24 | Andoni Mikelarena
Sozietateen zerga nabarmen jaitsiko dute EAJ eta PSEk, PPk eskatu bezala

Hasierako %28tik, %24ra jaitsiko dute sozietateen gaineko zerga EAJ eta PSEk, PPk EAEko aurrekontuak babestu ditzan. Baldintza gisa jarri zuten puntu hori Popularrek.


Azkenak
EGILEA
Eguneraketa berriak daude