EAEko DBHko ikasleen %3,7k jasaten dute jazarpena


2004ko abenduaren 24an - 00:00
Azken eguneraketa: 2014-03-25 09:12:00
Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak bullyingari buruzko inkesta egin du EAEko Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan. Emaitzen arabera, DBHko ikasleen %3,7k jasaten dute ikaskideen jazarpena. Horietatik, %11k inori ez diote gertatutakoaren berri ematen.

Kanal honetatik interesatuko zaizu: Bullyingaren amesgaiztoa
Bullyinga ekiditeko programaren balorazio “oso positiboa” egin dute Nafarroako ikastolek

Nafarroako hamabost ikastoletan txertatu zuten KiVa programa finlandiarra 2016an. Honekin fokua jarri zuten eskola-jazarpenaren prebentzioan eta tratamenduan. Ikastolen elkarteak prentsaurrekoa egin du programa baloratzeko eta adierazi du emaitza “oso positiboa” izan... [+]


Bullyingaren aurrean eskolak ez direla nahikoa inplikatzen dio Gipuzkoako Adin Txikikoen Fiskaltzak

Erraza al da eskola-jazarpena antzematea eta moztea? Erremintak gero eta gehiago dira, "baina ez da protokolo kontua", bullyingaren aurrean ikastetxeek oro har ez dutela nahikoa arreta jartzen, ez direla behar adina inplikatzen eta ematen duten erantzuna ez dela aski... [+]


Iñaki Zubizarreta
"Eskola jazarpena bere horretan erakutsi behar da"

Maiatzaren 2a, Bullying-aren aurkako Nazioarteko Eguna izan da, eta horregatik, eskola jazarpenaz aritzen den hizlari Iñaki Zubizarretagaz (Getxo, 1972) mintzatzeko aukera izan dugu. Bere fisikoari erreparatuta, inork ez luke esango saskibaloi jokalari profesional ohiak... [+]


Eskola-jazarpen kasuek gora egin dute EAEn, gehienak Bigarren Hezkuntzan

Eskola-jazarpenaren kontrako egunean, joan den ikasturteko datuak aurkeztu ditu Eusko Jaurlaritzak: 157 bullying kasu identifikatu dituzte EAEko ikastetxeetan, aurreko ikasturtean baino 28 gehiago. Bigarren Hezkuntzan izan dira kasu gehienak, eta hitzezko erasoak izan dira... [+]


13 urteko umearen suizidioak eskola jazarpenaren arazoa berrazaleratu du Frantziako Estatuan

Lucasek 13 urte baino ez zituen, urtarril honetan bere buruaz beste egitea erabaki zuenean. Homosexuala zelako auzoan eta batez ere eskolan jasaten zuen jazarpenak eraman du heriotzara, gurasoek salatu dutenez. Bullyingaren eta homofobiaren aurkako borroka eztabaidagai jarri du... [+]


Eguneraketa berriak daude