argia.eus
INPRIMATU
EAEko DBHko bigarren zikloko ikasleen 0,3k uzten dituzte ikasketak

2007ko maiatzaren 17a

Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Saileko eta ISEI institutuko ordezkariek EAEko 137 ikastetxe publiko eta itunduetan egin berri duten ikerketaren emaitzen berri eman zuten atzo (16). Ikerketa horren arabera, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzaren bigarren zikloko (hamalau eta hamasei urte bitartekoak) ikasleen %0,3k soilik baztertzen dituzte ikasketak eta horretarako arrazoi nagusiak, arazo pertsonalak, ikaslearen motibazio falta eta familian arazoak izatea dira. Atzo Gasteizen egindako agerraldian azaldu zutenez,  Espainiako erkidegoekin eta Europako hainbat lurralderekin alderatuta tasa oso txikia da. Lurraldeka, Araban %0,51koa da ikasketak uzteko tasa, Bizkaian %0,33koa eta Gipuzkoan %0,27koa.