EAEko biztanleriak EiTB alderdikoia dela uste du, Euskal Soziometroaren arabera

  • Eusko Legebiltzarreko EITBren erreforma integralerako ponentziaren eskariz egin da EiTBri buruzko ikerketa.


2018ko ekainaren 28an - 12:38

Informazio objektiboa ematea, jendartearen pluraltasuna islatzea, hezitzailea izatea eta balio eta giza-eskubideekin konprometitua izatea dira EAEko biztanleek hedabide publikoari betetzea eskatzen dioten aspektuak. Hau da, zerbitzu publiko eginkizuna betetzea.

Hedabideari eskatzen zaionaren eta honek eskaintzen duenaren artean, ordea, bada desberdintasunik jendartearen iritziz: inkesta erantzun duten pertsonen balorazioak EiTB hedabide alderdikoi gisa hautematen du. Inkestatuen erdiak inguru, jendartearen pluraltasuna islatzen ez duen eta hezitzailea ez den hedabidea dela uste du.

Balorazioa egitean, EiTBko albistegiak beste hedabideetako albistegien parekoak direla deritzo gehiengoak. Hizkuntzari dagokionez, ordea, bat dator gehiengoa bi kate eta bi hizkuntza uztartzen dituen egungo ereduarekin. Zenbaitek, biztanleengan identifikazio gehien eragiten duen ETB2 katean euskararen erabilera areagotzearen alde ere egiten du. Publizitatearen gaineko iritzian ere bat dator gehiengoa, publizitaterik gabeko telebistaren aldeko apustua nabarmenduaz.

Irratiari dagokionez, EiTBren irratia ez da biztanleriarengan identifikazio gehien sortzen duena, Cadena SER gailentzen baita. Interneteko jardunari dagokionez, jendeak EiTBko web orria eta sare sozialak jarraitzeko ohiturarik ez duela nabarmentzen dute datuek.

Emakume eta gizonen arteko berdintasunari erreparatuz gero, hedabidea nahiko berdinzalea dela dio %41ak, eta beste horrenbestek “ez oso berdinzale” edo “batere berdinzale” bezala hautematen du. Genero-berdintasunarekin lotutako aspektuen balorazioa egitean, puntuazio kaxkarra eman diote emakume eta gizonen kirol-emanaldien emankizunari eta publizitate sexistari.

Hedabidearen zuzendaritza gestioa zein kudeaketa lana baloratzeko eskariaren aurrean, inkestako parte-hartzaileen gehiengoak aspektu hauen gaineko ezagutzarik ez duela azpimarratu du. Hau, gardentasun faltaren emaitza bezala interpretatu daiteke. Aurrera begira, EiTBko zuzendaritza “gizarte zibila, alderdi politikoak, sindikatuak, eta sektoreko eta EiTBko profesionalen ordezkariek” osatutako organo batek hautatu beharko lukeela uste dutela erantzun dute inkestatuek. Hedabidearen jardueraren kontrolaren arduraduna, ostera, erakunde independente batek izan beharko lukeelako iritzia adierazi dute erantzunek.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Hedabideak
ETBk 40 urte
Ardatz bertikala, erabakien adierazle

40 urte bete ditu euskal telebistak, eta 40 urteko ibilian goitik behera aldatu dira gauzak: telebista konbentzionala etxe batzuetan egotetik, guztietan presentzia hartzera pasatu da; baina egun, ikus-entzunezkoak nahieran ikusteko gehiago baliatzen da telebista,... [+]


2024-04-14 | Diana Franco
Teknologia
Desinformazioaren jokoa

Askotan pentsatzen dut informazio larregi jasotzen dugula, eta, zeinen ondo bizi den ezjakintasunean. Hainbeste informaziorekin, pertsona xumeok botere ezberdinen helburuak eta horiei loturiko jokabideak ulertzeko ditugun aukerak inoiz ez bezalakoak direla dirudi. Baina ez da... [+]


2024-04-04 | Ahotsa.info
Ahotsa.info, 10 urte kalean Nafarroa eraldatu nahi dutenei ahotsa ematen

Ahotsa.infok 10 urte egin berri ditu lanean. 2014an jaio zen, Nafarroa maila sozial eta politikoan eraldatu nahi zuten haiei ahotsa emateko asmoz. Intentsitate handiko testuinguru batean, UPNk agintzen zuen eta Nafarroako Gobernuaren aurkako oposizioa kalean mobilizatzen zen,... [+]


2024-04-02 | ARGIA
Arrosa sareak Basaburuan egingo ditu aurtengo topaketak, Esan Erran irratiaren eskutik

Arrosa Irrati Sareak Nafarroan ospatuko du lehen aldiz komunikazio librearen aldeko eguna. Mende laurdena bete berri duen Esan Erran irrati txikian dute hitzordua, apirilaren 13an, Basaburuan. "Guretzat elkartzeko egun bat da, elkar gehiago ezagutu eta elkarlanaz... [+]


Eguneraketa berriak daude