EAEko biztanleen eros-ahalmena lau puntutan gutxitu da krisia hasi zenetik

  • Prezioek soldatek baino gehiago egin dute gora EAEn krisia hasi zenetik. Ia 400.000 langile soldatak eguneratzeko lan hitzarmena noiz berrituko zain daude.

Sara Arruabarrena Azkarate @s8ara
2016ko irailaren 14a

KPI Kontsumoko Prezioen Indizea %0,1 igo da EAEn abuztuan: ondasun eta zerbitzuen erosketa saskia Espainiako Estatuko ia Autonomia Erkidego guztietan baino garestiagoa da. Espainiako KPIren batez besteko jaitsiera %0,1ekoa izan da.

Soldatek ez dute prezioen neurriko gorakada izan. %6,76 hazi dira krisia hasi zenetik eta inflazioak berriz, %10,2 egin du gora, INE Espainiako Estatistika Instituzioaren azken txostenaren arabera.

Ez dirudi, gainera, soldatek prezioen neurriko hazkundea izango dutenik. Abuztura arte hitzartutako soldaten igoera %1,13 da (KPI baino puntu bat gehiago) baina 87.446 langilek soilik berritu dute lan hitzarmena aurten. 382.000 behargin zain daude soldatak eguneratuko dituen hitzarmena noiz sinatuko.

Pablo Martin Confebaskeko kideak inflazio baxua enpresen lehiakortasunerako onuragarritzat jo du, Deia egunkariari egindako adierazpenetan eta gaineratu du “soldaten moderazioa mantentzen laguntzen” duela, “erosteko ahalmena kolokan jarri gabe”.

EAEko UGT ez dator bat Martinek esandakoarekin. “Hitzarmen kolektiboak eta soldatak eguneratzea premiazkoa” dela esan dute eta Confebaski eskatu diote “hitzetatik akordioetara” igarotzeko.

 


Ekonomia kanaletik interesatuko zaizu...
2018-02-25
'OxyContin' epidemia AEBetan: gure medikuak bihurtu gaitu jonki

Droga epidemia berriaren biktimak ez dira ghetto txiroetako gazte baztertuak. Oraingoan eltxoak pozoiarekin bezain ugari erortzen direnak dira langileria eta klase ertain zuriko seme-alabak, auzo estandarretakoak, etxe txiki baten eta bi autoren jabe diren gurasoak, zaharrak bezala gazteak. Edozein klasetako oinazeri aurre egiteko agintarien bezala medikuen establishmentaren bedeinkapen oroz OxyContin opiazeoa hartzetik abiatuta jonki amaitu dutenak.


2018-02-25 | Juan Mari Arregi
680.000 pentsionista baino gehiago

Araban, Bizkaian, Gipuzkoan eta Nafarroan 680.000 pentsionista baino gehiago dira eta horietako askok “miseriazko pentsioak kobratzen dituzte, pobreziaren langaren azpitik daude eta gehienak emakumezkoak dira”.


2018-02-25 | Miren Osa Galdona
Greba mugagabean, Alfako sirena isildu ez dadin

“Badakigu itxi egingo dutela, baina duintasunagatik gaude hemen”. Unai Arosak 24 urte daramatza Eibarko Alfa enpresan lanean. Azken bi hilabetetan ez da lantokira joan, ez behintzat lanera, protesta egitera baizik. Bera bezala, enpresako langileen erdia baino gehiago greban da. Lan baldintzez eta enpresaren arduradunek hartutako erabaki jakin batzuez nazkatuta, planto egitea erabaki dute. Baina nola iritsi da herri baten oinarri eta sostengu izan den enpresa historikoa egoera... [+]


The Eusko: The Basque local currency's fifth anniversary

This year is the Eusko's fifth birthday. This solidarity and ecology-focused local currency is used in Lapurdi, Lower Navarre and Zuberoa (the northern Basque Country, which is under French administration). It is strongly supported by both citizens and institutions, and the aim is to continue enlarging the network which uses it. To celebrate the fifth anniversary, a "great family-style party" has been organised for 4th March.


2018-02-23 | Mikel Asurmendi
Ipar Euskal Herriko eusko moneta auzibidean

Bost urte bete ditu eusko monetak. Besteak beste, Euskal Moneta elkarteak Baionako Herriko Etxearekin hitzarmena egina du monetaren erabileraren gainean. Alabaina, gure Iparraldearen begiradapeko Macron aroaren prefetak auzibidean jarri du moneta.


Estatuaren "zentsura politikoa" zapuztu du Gaindegiak epaitegietan

Euskal behatokiak jakinarazi duenez, Espainiako Estatuko Abokatutzak administrazioarekiko auzi errekurtsoak aurkeztu zituen 2013 eta 2014an Gipuzkoako Aldundiak erakundeari emandako diru-laguntzengatik.


2018-02-22 | Miren Osa Galdona
Gipuzkoako autobus murrizketen aurka 7.000 sinadura bildu dituzte

Gipuzkoako Foru Aldundiak autobus zerbitzuak murrizteko hartutako joeraren aurrean sinadura bilketa abiatu du Murrizketarik Ez! herri plataformak. Otsailaren 27an sinadurok erregistratuko dituzte eta bide batez, protesta martxa antolatu dute.


2018-02-22
"Pentsio duinen" alde milaka lagun atera da kalera Hego Euskal Herrian

Pentsioen igoera KPI kontsumo-prezioen indizeari egokitzeko eskatu dute milaka lagunek Hego Euskal Herriko hiriburuetan. 


Lehen aldiz Aiaraldean Azoka Soziala egingo da

Otsailaren 24 eta 25ean egingo da Laudion Aiaraldeko Azoka Sozialaren lehen edizioa, "Kontsumitzen duguna gara, bizitzeko alternatibak" lelopean.


Azkenak
EGILEA
Eguneraketa berriak daude