EAEko aurrekontuetako 350 milioi euro AHTra bideratzea salatuko dute Donostian

  • AHT Gelditu! plataformak elkarretaratzera deitu du abenduaren 23an, Eusko Jaurlaritzak Donostian duen Andia kaleko egoitzaren aurrean, 2016ko EAEko aurrekontuetan Euskal Y-aren obretarako aurreikusitako dirutzagatik (350 milioi euro) protesta egiteko. Mobilizazioa arratsaldeko 18:00etatik aurrera egingo dute.


2015eko abenduaren 22an - 09:47
Elkarretaratzera deitzeko AHT Gelditu! elkarlanak egindako kartela.

Deitzaileek azpimarratu dute AHTrako gastuen dirua Ingurumen Sailaren zorrotik hartzen dela batez ere. Zehazki, sail horren aurrekontuaren erdia inguru bideratuko da abiadura handiko trenera, adierazi dutenez. Hala, elkarretaratzearen leloa “Ana Oregi, dena orlegi: ingurumen aurrekontuen %52 AHTrako” izango da. Deialdiaren kartelean, Oregi sailburuaren karikatura ipini dute.

“Klima aldaketari buruzko Parisko gailurra amaitu berri den honetan, salatu nahi dugu Euskal Y-aren eraikuntza lanek 2,5 milioi tona CO2 isurtzea eragiten dutela”, esan du AHT Gelditu!-k. Haien ustez, ontzat emanda ere –eta ez dituzte ontzat ematen– AHTk eragingo lukeen erregai fosilen kontsumoaren beherakadaz Eusko Jaurlaritzak zabaldutako datuak, 100 urte baino gehiago igaro beharko lirateke Euskal Y-ak berotegi efektuko gas isurketak “aurrezten” hasi orduko.

Bestalde, gogorarazi dute Lakuak bideratuko duen dirutzatz gain Espainiako Gobernuko aurrekontuetan beste 290 milioi euro daudela aurreikusita Euskal Y-rako.  

   


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Abiadura Handiko Trena
2024-04-22 | Ahotsa.info
Sakanak tren publiko eta sozialaren aldeko apostua egiten du

Manifestazio jendetsua egin dute Altsasun AHTren lanak gelditzea eta gaur egungo trenbidea hobetzea eskatzeko.


Larunbatean manifestazioa egingo dute Altsasun: "Trena benetako garraiobide bihurtu dadin"

AHTren kontrako eta trenaren aldeko eragileek deituta, manifestazioa egingo dute Altsasun apirilaren 20an, larunbatarekin, tren-azpiegiturak berritu eta trenen maiztasuna handitzea eskatzeko. Alternatiba bat badagoela gogorarazi dute deitzaileek eta azterketa hori aurrera... [+]


Baskoien beste herrixka baten aztarnak aurkitu dituzte Nafarroan eta AHTren lanek suntsitu ditzaketela salatu dute

Muru Artederreta herrian, Murugain izeneko muinoan, Burdin Aroko herrixka baten horma agerian geratu da, AHTren lanentzako laginak hartzen ari zirela.  Bizilagunen hango elkarteak salatu du trenarentzako tunel baten ahoa eraikitzeak harresiaren zati bat suntsituko lukeela.


Julio Villanueva (AHT Gelditu)
"Abiadura Handiko Trenik gabeko Nafarroa posible da"

Abiadura Handiko Trenaren inguruan mintzatu dira zenbait ekintzaile asteazkenean Iruñeko Zabaldin osatu duten hitzaldian. Italiako Val Susa bailarako adibidea bertatik bertara ezagutzeko aukera ere izan dute han sortutako mugimenduaren ordezkari bat etorri delako... [+]


Iñaki Arriolak dio AHTren lanak amaituta ikusteko oraindik "urtetxo" batzuk beharko direla

Eusko Jaurlaritzako Garraio sailburuak onartu du herritarrak "nekatuta eta haserre" daudela obren iraupenarekin. "Euskal Y" deiturikoaren hormigoizko azpiegituraren lanak 2025ean amaituko direla hitz eman du, baina gaineko egitura guztia eta hiriburuetarako... [+]


Eguneraketa berriak daude