argia.eus
INPRIMATU
Madrilgo kontseilari ekonomikoa, EAEko eta Nafarroako zerga-berezitasunen kontra
  • Enrique Osorio Madrilgo komunitateko kontseilari ekonomikoak gogor kritikatu ditu Madrilen kontzertu ekonomikoak barne finantziaziorako Nafarroari eta EAEri ematen dizkien eskumenak.

Xuban Zubiria @xubanzubiria 2013ko ekainaren 11
Argazkia: www.madridactual.es

Forum España ekitaldian esan duenez bada garaia EAE eta Nafarroak ere bere elkartasun ekonomikoa martxan jartzeko eta okerrago dauden komunitate erkidegoak laguntzeko.

Bere hitzetan, ez du zentzurik bizi ditugun momentu hauetan EAEk eta Nafarroak ekarpen ekonomikorik egin gabe jarraitzeak, eta ostean beste komunitateek baino %40-60 finantziazio handiagoa jasotzeak.