ETB

EA Auzitegi Nazionalean epaitzea nahi du PPk, Iruñerrian ETBren errepikagailua ordaintzeagatik

  • EAk atzo salatu zuenez, Iruñerrian ETB ikusi ahal izateko errepikagailua ordaindu zuten alderdikideak Auzitegi Nazionalean epaitzea nahi du Espainiako Estatuko Abokatutzak. Abokatuak dio ministerioaren agindu baten kontrako ekintza izan zela. EAko Peio Urizarrek kritikatu egin du erabakia, Auzitegi Nazionalak dituen "konnotazio politikoengatik", eta Erreniegan dagoen errepikagailuari jarritako zigilua kentzeko eskatu du, inongo kalteren arriskurik ez dagoelako.


2012ko maiatzaren 08an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-03-03 13:51:30
Erreniega.

Joan den martxoaren 7an, Guardia Zibilak errepikagailuaren giltzarrapoa puskatu eta zigilua jarri zuen, erabiltzeari utzi ziezaion. "Kautelazko neurri" horrek zentzurik ez duela adierazi zuen EAk, ETBren seinalea ez delako inoren kalterako, eta helegitea aurkeztu zuen zigiluaren kontra. Orain, PPren Gobernupean dagoen Estatuko Abokatutzak EAri iragarri dio Auzitegi Nazionalean epaitzea nahi duela, eta ez Nafarroako Probintzia Auzitegian.

Urizarren hitzetan, PP, UPN eta PSN (seinalearen zentsuraren alde egin zutenak alegia) "barregarri" ari dira jokatzen eta gaineratu du Nafarroako eta Espainiako gobernuak errepikatzailearen beldur direla: "Ez da euskararekiko gorrotoa, beldurra baizik, Nafarroako herritarrek euskara beraiena sentitzearekiko beldurra".


Kanal honetatik interesatuko zaizu: ETB
ETBk 40 urte
Ardatz bertikala, erabakien adierazle

40 urte bete ditu euskal telebistak, eta 40 urteko ibilian goitik behera aldatu dira gauzak: telebista konbentzionala etxe batzuetan egotetik, guztietan presentzia hartzera pasatu da; baina egun, ikus-entzunezkoak nahieran ikusteko gehiago baliatzen da telebista,... [+]


2024-03-21 | Euskal Irratiak
Urtzi Urkizu
"Susmoa dut gizartearen parte handi batean badagoela kezka ETB-rekin"

Berrian lan egiten duen kazetariak, Euskal Telebistaz liburua idatzi berri du Txoria hodei artean, ETB lehen eta gero. Galdera batekin abiatzen du liburua kazetariak: 40 urte bete dituen Euskal Telebistak behar den gisan arrapostu ematen al dio euskal jendartearen egungo... [+]


2023-10-22 | Lander Arretxea
Unai Iparragirre, ETBko zuzendaria
"Euskara ulertzen ez dutenak ere ETBren unibertsoan nahi ditut"

2021az geroztik, ETBko zuzendaria da Unai Iparragirre. Telebista kateetako edukien ardura da berea, baina baita plazaratu berri duten Primeran plataformarena ere. Jaiotza horren aitzakian hartu gaitu Bilboko egoitzan duen bulegoan.


Eguneraketa berriak daude