E. Coli bakterioak kutsatutako haragia topatu dute Ipar Euskal Herriko saltokietan, eta Vignasse et Donney enpresak adierazi du dagoeneko saltokietatik marka horretako eta Belliande markako haragi xehetua eta hanburgesak kendu dituztela.
Landak, Gers, Lot-et-Garona eta Pirinio Garaiak departamenduak ere izan dira kaltetuak. Leclerc, Auchan, Intermarché eta Super U hipermerkatuetan bezala herriko harategietan saltzen diren Vignasse et Donney eta Belliande marketako haragia atera dute merkatutik, Sud Ouest hedabideak zabaldu duen albistean irakur daitekeenez.
Escherichia coli O157 : H7 bakterioaz kutsatutako haragiak gordinik edo gutxi sukaldatuta jan ezkero egiten du kalte. Kontsumitu eta astebetera nabaritu daitezke ondorioak: tripako mina, botagura, beherakoa, sukarra...
Enpresak kaleratutako prentsa oharrean eman dituzte kutsatutako produktuen zehaztasun guztiak, ondoko irudian ikus daitekeen bezala:
Duela hainbat astetatik etengabe ari dira azaltzen plastikozko bolatxoak Galiziako Rias Baixaseko hondartza eta arroketan. Kargamentua abenduaren 13an galdu zuen itsasontzi batek Portugalen eta geroztik kostaldeko naturguneei ere eragiten ari da. Ekologista taldeek salatu dute... [+]
Lamuza Eskolako Guraso Elkarteak kritikak indartu ditu, ikusita janari eskasa ekartzen dien enpresa ikertzen ari direla, Serunion.
Lamuza Eskolako Guraso Elkarteak eskutitza bidali dio Hezkuntza Saileko Sailburu Jokin Bildarratzi jakinarazteko ikastetxeko umeak kexu direla janariaren kalitate eskasagatik. Gurasoek nabarmendu dute bazkaria Logroñon prestatzen dutela eta 120 kilometro garraiatzen... [+]
FoodTech edo elikagaien industria teknologikoak biderkatzen ari dira elikadura segurtasunaren izenean. Gainprodukzioan oinarritutako elikadura-sistema industrialaren parte izanik, onura ekonomikoa dute helburu, ez ordea elikadura-eskubidea, elikagai-xahuketa ere merkantilizatuta... [+]
Aspartamo edulkoratzaile artifiziala minbizia eragin ditzakeen substantzien artean jarri du Osasunaren Munduko Erakundeak, nahiz eta aldi berean “kontsumoa, neurrian, segurua” dela esan.