Durangon outsider plantak eginez erosteko bi proposamen

  • Kritikatzen dugu Durangoren harira gure kultur mundutxoan gailentzen den farandula-giroa, baina azkenean jai daukazula, plan hoberik ez, aspaldiko lagunarekin geratu zarela, nola ez dakizu baina han tokatu eta Landakon atzera-aurrera bukatuko duzu –zergatik idazten ote dut pluraleko lehen pertsonan edo singularreko bigarrenean?–.

    Sasi-erradikal hiper-kultureta chic izateak hori du problema: Azokan egon, baina egon nahi ez duenaren plantak egiteko, ezin duzula Toti Martinez de Lezearen azkena besapean eraman*, integratuegia egongo zinateke rollo azokeroan. Eta zuk norbaitekin topo eginez gero, lasai-lasai atera nahi duzu delako liburu/diskoa poltsatik, keinu aspertuz zera esan bitartean: “Azkenean hau hau dut. Salbatzen den ia bakarra, egia esan; hau urtetik urtera dekadenteagoa da”.

    Outsider plantak egitea atsegin baduzu, aurtengo nire gomendioak hauek dira (blog honek ARGIA osoak bezala CC-by-sa lizentzia daukanez, hemen beheko testua lasai erabil dezakezu Plateruenan izango dituzun tertulietan):

    (gehiago…)


2012ko abenduaren 05an - 00:00
Azken eguneraketa: 2014-03-25 09:12:03
Jon Alonsok nobela berria argitaratu du.

Eguneraketa berriak daude