Durangoko Fumbarri enpresak gai kutsakorrak isuri dituela egiaztatu du Eusko Jaurlaritzak

  • Elena Montero ingurumen sailburuordea Durangon egon da gaur, airearen kalitatearen inguruan azken hiru hiletan egindako ikerketaren berri emateko. Fumbarri enpresak partikula kutsakorrak isuri dituela eta gainerako estazioekin alderatuz kutsadura indize altuagoa eman dela onartu arren, legezko mugak ez direla gainditu esan du sailburuordeak. Gainera, Durangoko airea urteko egunen %99tan ona dela nabarmendu du. Balorazioa egin du, baina ez du neurketen datu zehatzik eman.


2017ko abenduaren 21an - 13:24

Jaurlaritzak unitate mugikor bat ipini du San Roken, eta euren "sorpresarako", Fumbarritik osagai organiko aldakorrak atera direla egiaztatu ahal izan dute, Morenok prentsaurrekoan aitortu duenez. Guztiz zehazteko, enpresako tximinian bertan egin dituzte frogak. Antza denez, fundizioan erabilitako produktu batek eragin du, eta soluzioa hori ordezkatzea izango da. Enpresaren elkarlana eskertu du Morenok, eta araudian ezarritakoaren aurka egin ez omen duenez, ez du espedienterik edukiko.

Smurfiti espedientea

Iurretako Smurfit enpresari, ostera, espedientea zabaldu diote, galdara baten iragazki baten akatsa eduki duelako. Enpresak berak eman zuen abisu irailaren 7an, eta Morenok azaldu du arazoa onbidean doala eta enpresaren elkarlana eskertu du. Otsailerako beste makina batek ordezkatuta konponduko dute. Kasu honetan, usainekin lotutako neurriak dira; Morenoren esanetan, usain txarrak ez du zertan loturarik eduki aire kalitate txarragaz. Udan egondako hatsa ikertzen ere ibili direla kontatu du, baina ezin izan dutela iturria detektatu. 

Rios, berba eske

Prentsaurrekoa amaitzean, Julian Rios (Herriaren Eskubidea) zinegotziak berba eskatu du, galderak egin gura zituelako. Baina, Aitziber Irigoras alkateak argitu dio prentsaurrekoa dela eta ez zaiola txanda tokatzen. Neurgailuetan egun batzuetan egondako datu hutsuneen inguruan galdetu gura zuen Riosek, gero prentsari esan dionez. 

Moreno sailburuordeak bere hitzartzean azaldu du datu guztiak eskura daudela Jaurlaritzaren webgunean, eta gertaera zehatz batetik "lotsagarria" iruditzen zaion eztabaida politikoa eragin gura izatea egotzi dio oposizioari.

Albiste hau Anbotok argitaratu du eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Airearen kalitatea
Ibilgailuen isurien mugak malgutu dituzte Europar Batasunean, automobilgintza industriari laguntzeko

Euro 7 araua, isuriak murriztea helburu duena, aurreikusitakoa baino beranduago sartuko da indarrean: ibilgailu arinen kasuan 2027an eta 2029an astunen kasuan.


Ortuellan hondakin arriskutsu eta kutsatzaileen instalazioa salatu du 'Ortuellan Sader Ez' plataformak

Ortuellako udalerria herritarren mobilizazio baten lekuko izan ziren atzo, Barguilla auzoan, Sader enpresaren instalazioa berria jartzeko proiektuaren aurka. Ortuellan Sader Ez auzo-plataformak deitutako manifestazio honetan, Ekologistak Martxanek ere laguntzen duena, fabrika... [+]


2021-10-07 | Jakoba Errekondo
Marrubien ontasuna, bizitzak bizitza dakar

Aspaldi ez bezala gure etxean marrubiak (Fragaria x ananassa) jan eta jan ari gara udazkenaren sarrera ospakizun hauetan. Ez da gertaera makala, izan ere udazkena da marrubidian lanerako sasoi nagusia. Marrubidia osatu eta gaztetu edo erabat berritzeko landaketak orain egin ohi... [+]


2021-09-22 | ARGIA
OMEk jaitsi egin ditu orain arte segurutzat jotako kutsadura mailak

Osasunaren Mundu Erakundeak (OME) airearen kalitateari buruzko gomendio berriak argitaratu ditu asteazken honetan, 2005az geroztik zituenak baino zorrotzagoak, kutsadurak mundu osoan eragiten dituen urteko zazpi milioi heriotzak geldiarazteko asmoz.


Erandioko airea, Madrilekoa edo Bartzelonakoa baino kutsatuagoa

Aire Zaintzaileak ekimenak ezagutzera eman dituen datuen arabera, Espainiako Estatuan neurtu dituzten 28 udalerrietatik Erandio da aire kutsatuena duena, Madril edo Bartzelonaren aurretik. Ikerketa antolatu duten elkarteetako bozeramaileek azaldu dutenez, harrituta daude emaitza... [+]


Eguneraketa berriak daude